Trafiko mozketak eta TAO zerbitzuaren etetea Maritxu Kajoi egunean
2024/09/30Maritxu Kajoi eguneko jaia dela-eta urriaren 4an 18:00etatik hasi eta urriaren 5eko 08:00ak arte, erantsitako argazkian adierazitako kale zatiak (Otalora eta Zarugalde kaleak) zirkulaziorako moztuko dira. Jai gunearen eta alde zaharraren arteko jende fluxuaren segurtasuna bermatzeko neurri gisa hartu da erabakia.
Dena den, salbuespenak izango dira hango garajeetako ibilgailuentzat, sartu eta irten ahal izango dira, eta hondakinen kamioiak ere handik igaroko dira.
Herribusa, aldiz, ez da igaroko itxitako eremutik; eta ordu tarte horretan San Frantziskoko biribilgunean eta Muzibarkoan izango ditu behin-behineko geralekuak.
TAO sistemarik ez, arratsaldean
TAO sistema ere bertan behera geratuko da Maritxu Kajoi egunean, 13:30etatik aurrera. Horren ondorioz, aparkaleku tasa ez da indarrean egongo arratsaldean eta ibilgailuek ordaindu barik aparkatu ahal izango dute TAO eremuetan.
Kale mozketak, autobus zerbitzuaren egokitzapena eta TAOren behin-behineko etetea behar bezala seinaleztatuko dira.