Trafiko mozketa Makatzena kalean, irailaren 29an, egubakoitza
2023/09/28Datorren egubakoitzean, irailak 29, trafikoa itxiko da Makatzena kalean, hango eraikin batean egingo diren birgaitze lanak direla eta.
Hain zuzen, lan horiek egingo dira kale horretako 13. zenbakian, eta, horretarako, ezinbestekoa da aldamio bat muntatzea. Hori dela eta, kalea trafikoarentzat itxiko da goizeko 8:00etatik 19:00ak arte. Denbora tarte horretan, beraz, ibilgailuek ezingo dira handik pasatu, eta herribusaren ibilbidea ere aldatu egingo da egun horretan.
Edozein modutan ere, aldaketa guztiak behar bezala seinaleztatuta egongo dira, eta herribusaren kasuan, oharrak jarriko dira geltokietan. Egun osoan, halaber, langile bat egongo da lekuan bertan, sortu daitezkeen beharrei erantzuteko.
Datorren astean ere bai
Arrasateko Udalak jakinarazi du Makatzena kaleko mozketa datorren astean ere errepikatuko dela, kasu horretan urriaren 3an eta 4an, hau da, martitzenean eta eguaztenean: 08:00-19:00.
Barkatu eragozpenak.