Tomatearen bueltan, baserritarren azoka koloretsua

2015/09/19
Card image cap
Gaur, iraileko hirugarren zapatua, baserritarren azokaren hitzordua burutu da. Tomatearekin eginiko errezeten dastaketa eta gure ortuetan aurkitu ditzakegun tomate barietateen erakusketa ere bertan.

Sasoiko produktuz beteta, iraileko baserritarren azoka tomatearen inguruan antolatu da oraingoan.  Jesus Romero sukaldariak prestatuta, tomatea oinarri duten pintxo ederrak dastatu ahal izan dituzte azokako bezeroek.  Horrez gain, bertako ortuetan ekoizten diren 10 bat tomate barietate desberdinen erakusketatxoa, bakoitzaren ezaugarri kulinarioen azalpenarekin.  Eguraldiak lagun, jende ugari hurbildu da,  eta salmenta polita egin dute gure baserritarrek.