Toki Argiko jubilatuek kirol ekintzak gertutik ezagutuko dituzte
2015/01/23Urtarrilaren 27an, arratsaldeko 17:30etan Udal Kirol Zerbitzua jubilatuen egoitzara hurbilduko da.
Arrasaten Kirol eta Osasunaren astea egin eta gero, Udal Kirol Zerbitzuan ahalegin berezia egin nahi izan dugu, nagusiengana gehiago hurbiltzeko.
Hori dela eta, datorren urtarrilaren 27an, martitzena, Toki Argi jubilatuen egoitzara hurbilduko gara, arratsaldeko 17:30etan hitzalditxo bat ematera.
Bertan Arrasaten osasunari eta hirugarren adinari lotuta dauden ekintzen berri emango dugu eta, baita ere, K-Stretch (luzaketetarako hamaka posturala) eta Nordic walking (makilekin ibiltzeko teknika nordikoa) ekintzen erakusketak egingo ditugu.