Titulatu berrientzako beken proiektuak banatzeko prozesua hasi da.
2014/10/21Irailean plazaratu zuen Udalak “Titulatu berrientzako bekak” programa eta, horri lotuta, titulatu berrien poltsa osatzeko deialdia ere. Enpresetako proiektu bakoitzak erritmo eta behar desberdinak dituen heinean, programa antolatu da proiektuak abian jarri ahala, aukeratzen joateko titulatuak poltsa horretatik, proiektuen beharretara gehien egokitzen diren profilen artean.
Saiolan eta Arrasateko Udala ari dira titulatuen eta enpresetako proiektuen arteko uztartze posibleak aztertzen, izan ere, sarritan, profil desberdinak izan daitezke egokiak proiektu jakin baterako.
Hainbat profil dira aproposak
Momentu honetan, egosten ari diren proiektuen ezaugarriak kontuan hartuta, hainbat profil izango lirateke oso aproposak, hala nola, Informatika Gradudunak, Industria-Diseinuko Ingeniariak, Marketing Gradudunak, Ingeniari Mekanikoak, Biologian edo Bioteknologian Gradudunak, besteak-beste. Hala ere, titulatuen abanikoa zabala da, eta bekadun-proiektu elkarketa egokiak titulu desberdinekin dira posible.
Lana topatzeko bidea izan daiteke
Hemendik animatu nahi ditugu Arrasatear titulatu berriak, langabe baldin badaude, titulatuen poltsa honetan izena eman dezaten, lan aukera interesgarriak aurkitzeko bidea izan daiteke, eta, programa hau.
Izena emateko BAZen entregatu behar da eskaera orria beteta, curriculum-vitae, ikasketen agiriak eta NAren fotokopia. Epea irekita egongo da abenduaren 30 arte, baina esan bezala, enpresetako proiektuak abian jarri ahala, titulatuak poltsatik aukeratzen joango dira.