TAO zerbitzua: Uribarri-Loramendin martxan jarriko da.
2013/11/13Urtarrilean TAO zerbitzua martxan jarriko da Uribarri-Loramendin.
“Uribarri-Loramendi” (1 gunea) izango da Arrasateko TAO zerbitzua ezarriko den lehena eta abenduaren 2an probaldi bat hasiko dugu jendea zerbitzuaren funtzionamendura ohitu dadin. Probaldiak hilabete iraungo du eta epe horretan ez da isunik ezarriko. 2014ko urtarrilaren 2an hasiko da zerbitzua, bere horretan, funtzionamenduan.
Bertakoen edo egoiliarren txartela eskuratzeko interesa dutenentzat, zerbitzu bat ezarri du Udalak BAZen. Kontsultatu Arrasaten TAO ezartzeko arrazoiak zeintzuk diren, 1 gunearen funtzionamendua, tasak zeintzuk diren eta egoiliar txartela eskuratzeko zeintzuk baldintza bete behar diren eta zer pauso jarraitu.