Arrasateko Udala TAO sistemaren seinaleak jartzen hasi da

2021/07/06
Card image cap
Adieraziko da gunez gune eta unez une non jarriko diren seinaleak, bertako erabiltzaileak eta bizilagunak jakitun izan daitezen

Astelehenean, uztailak 5, TAO sistema berriaren seinaleak margotzen eta jartzen hasi dira. Eremu handia denez, aurreikusi da lan guztiak egiteak 3 hilabete iraungo duela.

Adieraziko da gunez gune eta unez une non jarriko diren seinaleak, bertako erabiltzaile eta bizilagunak jakitun izan daitezen.

Hori horrela, denboraldi horretan epe luzez autoa geldirik utzi behar dutenei, eskatzen zaie TAO gunetik kanpo geratzen diren aparkalekuak erabiltzea horretarako.

TAO sistema berriaren bidez Arrasaten asmoa da mugikortasun eredu jasangarriagoa eta oinezkoentzat atseginagoa eta erakargarriagoa eraikitzea, autoen joan-etorria gutxitzeko. 2021eko irailean jarriko da martxan.