Tailerra: trebatze erotikoa emakumeentzat eta gizonentzat

2017/10/10
Card image cap
Azaroak 7, 14 eta 21 arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara burutuko dira tailerrak (2 ordutako 3 saio talde bakoitzarekin), Arrasateko Udaleko Sexologia Zerbitzuak antolatuta.

Arrasateko Udaleko Sexologia Zerbitzuak, emakumezkoei eta gizonezkoei zuzendutako sexualitate eta trebatze erotikoa lantzen duen tailerra antolatu du.

Sexualitatearen eta hazkunde erotikoaren inguruan emakume eta gizon helduekin esku-hartze bat burutzean, hauen jabekuntza eta autonomia sexuala sustatzen da, trebatze erotiko eta ongizate pertsonalerantz gidatu eta laguntzen duena, sexualitatea balore gisa landuz.

3 saiotako tailer hauek, bizipenezko-espazioak eraikitzea ahalbidetuko dute. Aplikatuko den metodologia, izango da: tertulia dialogikoak, formakuntza sexologiko magistrala eta formakuntza ludikoa.

Talde bakoitzean landuko diren gaiak hurrengoak izango dira:

EMAKUMEZKOEKIN (Kulturateko Jokin Zaitegi gelan):

18 urtetik gorako emakume helduei zuzenduriko tailer honetan, historian zehar emakumeei ezeztatu, ezkutatu eta erreprimitu zaien gorputzaren eta sexualitate femeninoaren ezagupena jorratuko dira.

• I BLOKEA: SEXUALITATE FEMENINOA

  • Emakume bezain beste emakume izateko modu daude munduan.
  • Sexualitatearen eta sexu harremanen osagaiak eta joko arauak emakumeengan.
  • Plazerraren anatomia eta fisiologia.
  • Sexualitatearekiko jarrera emozionalak eta sozialak.

• II. BLOKEA: DESIRAK eta FANTASIA EROTIKOAK

  • Erotika eta erotismoa: sensualitatea, sedukzioa, sexu harremanak eta masturbazioa.
  • Oinarrizko emozio erotikoak: atrakzioa, desira eta maitemintzea.
  • Desira erotikoak bideratzen, pizten eta elikatzen.
  • Emakumeen fantasia erotikoak.

• III. BLOKEA: “SENSARE” eta “SENTIRE”

  • “Ez dugu gorputzik gorputza gara”: gorputza sexualitatearen mapa.
  • Zentzumenak eta sentipenak sentitzen.
  • Erakargarritasuna aniztasunean: gorputz anitzak balioztatzen.
  • Aluarekin bir-aurkitzen, gorputzarekin adiskidetzen.

 

GIZONEZKOEKIN (Kulturateko Loramendi gelan):

18 urtetik gorako gizon helduei zuzendutako tailer honen helburua, gizonek beraien intimitateaz hitz egiteko espazio seguru bat ahalbidetzea izango da. Historian zehar, gizonei ezeztatu eta erreprimitu zaizkien oinarrizko sexualitate maskulinoaren inguruko ezagupenak eta gaiak jorratuko dira, identitate maskulinoa harrokeriaz adierazteko soilik izan baitute gizarte baimena.

• I. BLOKEA: SEXUALITATE MASKULINOA

  • Oinarrizko sexologia: sexualitateak, identitateak, sexu orientazioak, erotika eta abar.
  • Sexualitatearen eta sexu harremanen osagaiak eta joko arauak gizonengan.
  • Emakume eta gizonen arteko desberdintasunak “Giza Erantzun Sexualean”.
  • Plazerra gorputz guztian dago.
  • Sexualitatearekiko jarrera emozionalak eta sozialak.

• II. BLOKEA: DESIRAK eta FANTASIA EROTIKOAK

  • Emakume eta gizonen arteko desberdintasunak “Giza Erantzun Sexualean”.
  • Oinarrizko emozio erotikoak: atrakzioa, desira eta maitemintzea.
  • Desira erotikoak bideratzen, pizten eta elikatzen.
  • Gizonen fantasia erotikoak.

• III. BLOKEA: KOMUNIKAZIOA eta EROTIKA

  • Giza komunikazioaren teoria. Bilinguismo Sexuala.
  • Introspekzioa eta emozioen kudeaketa.
  • Enpatia sexuala eta asertibitate sexuala.
  • Gatazka zirkularrak bikote harremanetan.

 

Euskal Herriko Sexu Heziketa Eskola, Kooperatiba Elkarteak bideratuko ditu eskainiko diren bi tailerrak.

 

Tailerretan izena emateko: urriaren 31 arte

  • Sexologia Zerbitzua. Biteri, 3-goia. 20500 Arrasate
  • Tel. 943252066
  • E-posta: sexologiazerbitzua@arrasate.eus
  • On-line