Sukaldaritza ikastaroa eta "Gomendatzen dizut 2006" lehiaketa martxan
2006/04/10 Bi proposamen eskaintzen dizkigu Arrasateko Gazte Sailak udaberri honetarako. Batetik, Sukaldaritza ikastaroa izango da martxan eta, bestetik, 3. urtez egingo den Gomendatzen dizut 2006 lehiaketa ere izango da.
Hasiberriendako sukaldaritza ikastaroa antolatu du Arrasateko Gazte Sailak. Maiatzaren 3an hasi eta 31an bukatuko da. Igor Otaduiren agindupean ikasleek lapiku artean ibiltzeko erreztasuna landuko dute asteazkenero 6etatik 20:30etara. Matrikulatzeko jo ezazu Gazte Bulegora. 12 euro dira langabe edo ikasleentzat eta 20 euro langileentzat.
Bestalde, aurten 3. aldiz Gomendatzen dizut 2006 lehiaketa jarri dute martxan. Lehiaketa honek gazteek egindako bidaietako lekuei buruzko gomendioak biltzea du helburu nagusi bezala. Bi eratara eman dezakezu zure bidaiaren berri. Batetik, Gazte Bulegora jota eta, bestetik, aizu webgunean sartuz. Bi kategoriatan dago banatuta lehiaketa:
- 17 urtetik berako gazteak: 3-4 lagunek hartu behar dut parte eta saria, 3-4 lagunendako irteera (300 eurokoa)
- 18 urtetik gorako gazteek banaka nahiz taldeka hartu dezakete parte.Saria, gustoko oporralditxo bat izango da.(500 eurokoa).
Informazio gehiago: