Sorosleen lan poltsa osatzeko hautaketa prozesuan, izena emateko epea maiatzaren 26an amaituko da.
2022/05/23Arrasateko Udalak 2020 urteko sorosleen lan poltsa handitzeko oinarriak onartu ditu
Deialdiaren oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira maiatzaren 12an, 89. zenbakian.
Interesdunek hautaketa prozesuan parte hartzeko eskabidea aurkeztu ahal izango dute maiatzaren 26ra arte (barne) BAZen edo udalaren webgunean.
Egingo den hautaketa prozesuaren oinarri-arauak HEMEN kontsultatu daitezke.