Sorosleen lan poltsa osagarria sortuko du Udalak
2022/05/12Arrasateko Udalak 2020 urteko sorosleen lan poltsa handitzeko oinarriak onartu ditu.
Deialdiaren oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira.
Interesatuek hautaketa prozesuan parte hartzeko eskabidea aurkeztu ahal izango dute maiatzaren 13tik 26ra (biak barne) BAZen edo udal webgunean.
Egingo den hautaketa prozesuaren oinarri-arauak HEMEN kontsulta daitezke.