SOROSLEEN LAN-POLTSA bat sortzeko deialdia egin du Udalak
2016/06/14Alkatetzak, ekainaren 13an, onartu zituen udako denboraldirako sorosleen lan-poltsa sortzeko egingo den hautaketa prozesuaren oinarri-arauak
Deialdiaren presako izaera kontuan izanik, ez da egongo eskabideak aurkezteko eperik, eta izangaiek zuzenean aurkeztu beharko dira ekainaren 20an, 10:00etan, Musakolako kiroldegian, dagozkion probak egiteko.
Aipatu oinarriak udal webgune honetan aurkitu daitezke, Lan Eskaintza Publikoa sailean.