Sindikatuen etxeak gazte alokairura bideratuko dira, eta izena emateko epea irekita dago urtarrilaren 20ra arte
2025/01/092024ko abenduaren 11n argitaratu da Arrasateko udalerrian, Garibain 12 zuzkidura-bizitoki esleitzeko baldintzak zehazten dituen Agindua.
12 zuzkidura bizitokiak ondorengo ezaugarriak/kupoak dituzte:
Logela kopurua |
Zuzkidura bizitoki kopurua |
Azalera minimoa |
Azalera maximoa |
1 |
8 |
40,15 m² |
58,96 m² |
2 |
3 |
59,74 m² |
59,81 m² |
1 |
(*)1 |
69,09 m² |
69,09 m² |
(*) Zuzkidura biztoki egokitua
Kupoa: Mugikortasun urria (36 urtetik beherakoak) |
Kupoa orokorra: 36 urtetik beherakoak |
1 zuzkidura bizitoki (%100) |
11 zuzkidura bizitoki (%100) |
Esleipen-prozeduran parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete behar dituzu, hasiera Agindua argitaratzen den datan:
• Adina: Agindua argitaratzen den egunean 36 urte baino gutxiago izatea. Izen-emate bateratuen kasuan, nahikoa izango da inskripzioaren titularretako bat 36 urtetik beherakoa izatea.
• Etxebideko eskabidea: Etxebizitza babestuen eta zuzkidura-bizitokien eskatzaileen erregistroan alta emanda egotea alokairuko eskatzaile gisa, Arrasateko udalerrian edo Debagoieneko Eremu Funtzionaleko udalerriren batean: Antzuola, Aramaio, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz Gatzaga eta Oñati. Mugikortasun murriztua duten pertsonek zein genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek parte hartu ahal izango dute edozein dela eskaera-udalerria.
• Diru-sarrerak: 2023. urteko errenta aitorpenaren zergaldiko diru-sarrera haztatuak 3.000 euro baino txikiagoak ez direla eta 43.753,71 euro baino handiagoak ez direla egiaztatzea. *Ez dute gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko mugikortasun murriztua duten pertsonek, desgaitasun psikikoa dutenek, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek edo etxebizitza bat izateko eskubide subjektiborako eskubidea onartuta dutenek. Diru-sarrera konputagarrien hartzailetzat joko dira gaitasuna judizialki aldatu ez zaien eta bizikidetza-unitatearen parte diren adin nagusiko pertsona guztiak.
• Bizikidetza unitatea: bizikidetza unitatea ezin da lau kide baino gehiagokoa izan.
Esleipen prozedura honetan parte hartu nahi baduzu, 2025eko urtarrilaren 7tik 20ra bitartean (biak barne) izena eman behar duzu. Garrantzitsua da aipatu diren data hauen artean ematea izena (eta ez arinago). Informazio osoa www.etxebide.euskadi.eus web gunean ere topatuko duzu.
Baldintzak betetzen badituzu, izen-ematea ondoko bide hauetako baten bidez egin dezakezu:
- Telematikoki: http://www.etxebide.euskadi.eus web-gunearen bidez.
- Aurrez aurre: Zuzenean-en (aurrez hitzordua hartuta), Andia kalea 13, 20004 Donostia, Gipuzkoa
- Postaz: Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan, Andia kalea 13, 6. solairua. 20004 Donostia, Gipuzkoa (Posta administratiboa erabiltzea gomendatzen da, posta bulegoko sarrera-data kontuan har dadin).
Oharra:
Esleipen prozedura honetan parte hartzeko baldintzak betetzen duten guztiek mail edo gutun bat jasoko dute (hautatu duzun komunikazio bidearen arabera), gutun edo maila horretan izena emateko datu guztiak izango dituzu.
Gogoan izan esleipen prozeduran parte hartzeko baldintzak betetzen ez badituzu, izena emango bazenu, prozeduratik baztertua izango zinatekela, baina honek ez duela Etxebiden duzun egoera aldatuko; bestetik, jakin, izena ematen ez baduzu, zure Etxebideko erregistroan ez duela inolako ondoriorik izango. Amaitzeko, esan, izena eman ondoren egokitu zaizun etxebizitza bati uko egingo bazenio, zure espedienteari baja emango zaio Etxebidetik (araudian jasotako salbuespenei izan ezik) eta urte bete itxaron beharko duzu berriro izena eman ahal izateko etxebizitza eskatzaileen erregistroan.