SHREC proiektua garatzeko eta dinamizatzeko teknikaria kontratatzeko hautaketa prozesua

2021/02/15
Card image cap
Arrasateko Udalak SHREC proiektuaren eduki teknikoen lanketaz arduratzeko eta horrekin lotuta Jasangarritasun Energetikoari buruzko 4/2019 Legean ezarritako zehaztapenak garatzeko teknikari bat kontratatuko du presazko izaerarekin.

Hautaketa prozesuan parte hartzeko, besteak beste, honako baldintzak bete behar dira:

  • Titulazioa: unibertsitateko gradua edo baliokidea izatea.
  • Euskararen ezagutza: C1 edota 3. Hizkuntza eskakizuna egiaztaturik edukitzea.
  • Ingelesaren ezagutza: B2 edota  2. Hizkuntza eskakizuna egiaztaturik edukitzea.

Hautaketa prozesuan parte hartu nahi duten hautagaiek LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian) eman behar dute izena otsailaren 24 arte.

 

Egingo den hautaketa prozesuari buruzko informazioa HEMEN kontsulta daiteke.