Sexualitate askeari buruzko saioak datorren astean
2015/04/27Gure seme-alabekin batera sexualitate aske eta osasuntsua eraikitzea garrantzitsua da eta, gaiari elkarrekin heltzeko, Guraso Eskola 2015ek hainbat saio antolatu ditu haur eta gazteen gurasoei zuzenduta. Izan ere, seme-alabek bizitako harreman afektiboak garrantzitsuak dira, gerora izango dituzten harremanetan eragina izango dutelako.
Zentzu horretan, haur eta gazteek jasotzen duten informazioa bezain garrantzitsua da (izugarri inportantea) beraien ingurukoek sexualitatea bizitzeko duten modua. Zoriontsu izatera bultzatzeko, egiten dituzten galderak erantzuteaz gain, beraien gorputza ezagutu, onartzen lagundu, komunikatu, hitz egin, entzun, izan ditzaketen iritziak errespetatu behar ditugu.
Guzti honetaz hausnartzeko aukera izango da “Sexualitate aske eta osasuntsua eraikitzen” saioetan.
Saioen egun eta orduak
Guztira hiru saio izango dira, seme-alaben adinaren arabera banatutakoak. Hiru saioak Kulturateko Loramendi gelan izango dira:
0-5 urte:
- 5 de mayo (14:45-16:15) Castellano.
6-18 urte:
- Maiatzak 7 (18:00-20:00). Euskaraz.
- 6 de mayo (18:00-20:00). Castellano.
Nahi izanez gero, oraindik aukera dago saioetan izena emateko: 943.25.20.07 - prebentzio@arrasate-mondragon.net