Sexualitate askea eraikitzen heziketa kontziente batetik

2017/04/21
Card image cap
Pertsona bakoitza bakarra delako, seme-alabei bizitzeko eta adierazteko modu propioa eraikitzen laguntzea da gurasoen eginkizunetariko bat

Bide horretan, heziketa afektibo-sexuala garrantzitsua da. Seme-alabak zoriontsu izaten laguntzeko, egiten dituzten galderak erantzuteaz gain, beraien gorputza ezagutu, onartzen lagundu, komunikatu, hitz egin, entzun, izan ditzaketen iritziak errespetatu behar ditugu.

Guzti honen inguruan hausnartzeko Arrasateko Udal Prebentzio Zerbitzuak 0-18 urteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta sexualitatearen inguruan hainbat saio antolatu ditu:

  • 0-9 URTE - EUSKARAZ Maiatzak 15 18:00-20:00
  • 10-19 URTE- EUSKARAZ Maiatzak 16 18:00-20:00
  • 10-19 URTE - GAZTELERAZ Maiatzak 17 18:00-20:00
  • 0-9 URTE- GAZTELERAZ Maiatzak 18 18:00-20:00

 

Saioak, Udal Sexologia Zerbitzuko Montse Velasco pedagogoa/sexologia hezitzaileak zuzenduko ditu.

Izen ematea, maiatzak 5a arte, web orrian bertan edo 943.25.20.07 telefonoan