Sexologia Zerbitzuak tailerra antolatu du

2019/05/20
Card image cap
GORPUTZ ARTEAN: sexualitatearen gorputza eta harremanen artea, ekainaren 8rako

Pertsonon dimentsio sexuatua, gure biografian zehar lagun dugun prozesu bizi eta etengabe bat da. Norberaren eraikitze horretan, barnetik zein kanpotik eta besteekin harremanetan (bizipenak, gustuak, desirak, ikasketak, harreman motak, proiektuak…), gure identitatea eraikitzen dugu.

Aniztasunak ondorengoa erakusten digu, ez dagoela sexualitatea, erotika, amatoria, desirak, erlazioak… bizitzeko modu bakar eta onik, munduan pertsonak beste baizik.

Aberastasun honek, batzuetan talka egiten du normaltzat hartzen dugunarekin. Aurreiritzi batzuk, berezitasunak eta dibertsitatea era problematikoan biziarazten digute, beste modu batean izan beharko balitz bezala.

Hori dela eta, gure sexualitatearen arlo ezberdinen inguruko hazte eta esplorazio lanketa bat proposatzen da: sexuazio prozesua, norberaren gizon eta emakume izatearen irudia, hazkunde erotikoa, besteekin harremanak eta hauen inplikazioak, proiekzioak…

Gure lana sexuen paradigman oinarritzen da, tresna arteterapeutiko eta korporalen laguntzarekin.

Arteterapia? Sorkuntza beharrezkoa eta osasungarria da, bizitzarekin kontaktuan jartzen baikaitu, gure biografia eta gure gorputzarekin. Azken baten, bizitzearen esperientzia gureganatzea ahalbidetzen digu, garenari forma emanez.

Sorkuntza artistikoa, era terapeutikoan ulertzen dugunean, ez dugu forma politak sortzea bilatzen, baizik eta erreala denaren transformazioa bilatzen dugu. Forma eta materien bitartez (objektuak, koloreak, testurak, irudiak, soinuak, mugimenduak…) esperientziak, emozioak, desioak, oroitzapenak… elkartu eta nahasten ditugu. Horrela, isiltasunaren bizipenak, hizkuntzaren mugen aurrean, sentitzen dugunari modu osasuntsu baten izena jartzea ahalbidetzen du.

Hizkuntza artistikoaren bitartez ematen den prozesuak, subjektuen espresio, konpresio eta komunikazioa errazteko bideak zabaltzen ditu. Diskurtso arrazionalaren aurrean alternatiba bat da, zein pentsamendua estrukturatzeko momentuan modu berriak eraikitzeko, esperientzia antolatzeko eta subjektuaren barne zein kanpo errealitateen interpretazioa errazteko eraginkorra den.

Gorputza?: gizakiok elkarrekin  harremanetan jartzeko gorputza dugu bide. Gorputza, mugimendu oro nondik datorren jakiteko. Gorputza, barne-sentsazioa emozioan transformatzeko eta hau akzioan bilakatzeko. Azken baten, gorputza kontutan izateak, prozesu terapeutikoen begirada zabaltzen du.

 

Gorputz artean tailerraren ezaugarriak:

Egun osoko tailer honetan, hurrengoa landuko da:

1. Sexuazio prozesuak: Femeninoa eta maskulinoa.

2. Zentzumenen esnatzea. Sentsazioak emozioen lehengai.

3. Harremanak: motak eta hauen eraginak.

4. Hazkunde erotikoa.

5. Zaurgarritasuna: ahulguneak eta indarguneak.

 

Dinamizatzaileak:

  • Itziar Nanclares de Gamboa (sexologoa eta gorputz arteterapeuta)
  • Borja Muñoz Arrastia (sexologoa eta psikologoa)

 

Tailerraren beste ezaugarri batzuk:

  • Ekainaren 8an  10:00 – 14:00 eta 16:00 – 18:00
  • Kulturateko Loramendi gelan.
  • Doakoa.
  • Izena aldez aurretik eman behar da:
    1. Sexologia Zerbitzua, Biteri, 3 goia
    2. 943 25 20 66
    3. www.arrasate.eus/izen-ematea
    4. sexologia@arrasate.eus
        • Tailerraren hizkuntza zehaztuko da izena ematen duten pertsonen arabera.
        • 18 urtetik gorako emakume zein gizonei zuzendua.
        • Arrasatearrek lehentasuna edukiko dute.