Sendian programaren barruko ikastaroa
2017/09/11Mendekotasun egoeran dauden pertsonen artean egoera zailak maneiatzen
Sendian programaren barruan Arrasateko Udaleko Gizarte Zerbitzuek iksataro bat antolatu dute, Mendekotasun egoeran dauden pertsonen artean egoera zailak maneiatzen ikasteko.
Ikastaroaren helburuak hauk dira:
- Mendekotasun egoeran dauden pertsonen zaintza lanetan sortu daitezkeen egoera zailei aurre egiteko estrategiak bereganatzea.
- Ohiko egoera zailenak identifikatzea, eta hauen ondorioak ezagutzea.
- Egoera hauek ingurune familiarrean eta emozionalean duten eraginaz hausnartzea.
Eta hurrengoko egitaraua izango du:
- 1 Saioa. Egoera zailak identifikatzea
- Pertsona oinarri duen zaintza
- Ohiko egoera zailenak
- 2 Saioa. Lo egiterakoan arazoak
- Definizioa
- Ondorioak
- Aurre egiteko estrategiak
- 3 Saioa. Apatia, egonezina eta nora ezean ibilitzeko joera
- Definizioa
- Ondorioak
- Aurre egiteko estrategiak
- 4 Saioa. Desinhibitzea
- Definizioa
- Ondorioak
- Aurre egiteko estrategiak
- 5 Saioa. Elikaduran, higienean eta norbere garbitasunean desorekak
- Definizioa
- Ondorioak
- Aurre egiteko estrategiak
- 6 Saioa. Genero identitate eta erantzukidetasun familiarra eraikiz arreta eta zaintza lanetan
Ikastaroaren egunak: urriak 3,10,17,19,24 eta 31
Ordutegia: 15:00etatik 17:00etara
Izen ematea: Arrasateko Udaleko Gizarte Zerbitzuetan irailaren 18a baino lehen.