Seinalistekin kontrolatuko da Olandixoko tuneleko artapen lanetan trafikoa
2021/09/29Era honetan, ibilgailuak bere txanda errespetatzea bermatuko da, eta pasoa semaforoekin baino era eraginkorragoan kontrolatuko da. Probaldia aztertu ostean emaitza ona balitz, jarraipena emango zaio neurriari
GI-2630 errepidean, Olandixoko tunelean Gipuzkoako Foru Aldundia egiten ari den artapen lanen ondorioz sortutako trafiko arazoen berri eman dio Arrasateko Udalak Diputaziora, konponbidea bilatuz elkarlanean, herritarren erosotasuna eta segurtasuna bermatuz.
Tunelak eskatzen duen artapen lanak segurtasunez burutzeko, beharrezkoa da errei bat ixtea. Orain arte Aldundiak jarraitu duen prozedura norantzetako bat itxi eta trafikoa herritik desbideratzea izan da. Aurrez, txandakako pasoa ezarri zen semaforo bidez. Zenbait gidarik ez zuten errespetatzen semaforoa, ordea, eta sortzen zituen segurtasun arazoen ondorioz, bertan behera utzi zen neurria.
Arrasateko Udalak Aldundira egindako eskaeraren ondotik, honako neurriak adostu dira:
- Irailaren 29an txandakako pasoa ezarriko da tunelean, baina semaforoekin ordez, seinalistekin. Era honetan, ibilgailuak bere txanda errespetatzea bermatuko da, eta pasoa semaforoekin baino era eraginkorragoan kontrolatuko da.
- Probaldia aztertu ostean, trafikoan izango duen eragina neurtuko da, eta emaitza ona balitz, datozen artapen egunetan jarraipena emango zaio.