Santamasetan postuak jartzeko baimen eskaeren epea zabalik
2018/10/25Azaroaren 16ra arte
Santamas egunean, barazki, talo edo elkarteetako salmenta postuak jartzeko prozedura zabaldu du Udalak.
Honen harira, postuak jartzea aginduko dituzten arauak prestatu ditu Kultura sailak. Baimen eskaera egiteko epea azaroaren 16an bukatuko da, eta hauek Kultura bulegoetan, edo telematikoki aurkeztu beharko dira.
Arauak eta eskaera egiteko aukera, Udalaren Herritarren atarian eskuragarri daude.