Santamasetan kaleko salmenten lizentziak emateko prozedura arautuko duen plegua onartu du Udalak

2014/09/24
Card image cap
Izena emateko epea irailaren 29an hasi eta urriaren 31an bukatuko da

Santamas egunean bide publikoan  (Garibai –Kontzezio)   saltzaile ibiltariek salmenta postua jarri ahal izateko lizentzia xedatzeko baldintza plegua onartu du Udalak.

Udal idazkariaren aurrean zozketa egingo da eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo Obra, Zerbitzu, Mantentze eta Auzoetako batzordean, baina egintza ez da izango JENDE AURREKOA.

Plegua ikusi.