Santamasetan kalean saltzeko behin-behineko baimenak
2009/11/17Azaroaren 12ko dataz Alkateak ondorengo ebazpena eman duela jakinarazten da:
Alkateak 2009ko irailaren 22an onartutako Agiriaren arabera, 2009ko
abenduaren 22an Santamasetan kalean saltzeko baimenak erregulatzen
dituena, prozedura horretan aurkeztutako hainbat eskabideri baimenak
behin-behinekoz esleitzea proposatu du alkateak, bai eta Dekretu hau
argitaratzen dugun egunetik kontatzen hasita 10 eguneko epea ematea
ere, behin-behineko baimena jaso behar dutenek dokumentazioa aurkeztu
dezaten, baimena behin betiko bihurtu dadin.
Zozketa egin eta gero, hona hemen eskabideen ordena, erabaki honetan azaltzen dugun taulan jasoa.
Legeak ematen dizkidan eskuduntzez baliaturik, hauxe
ERABAKI DUT:
- Behin-behineko baimena ematea saltoki zenbakia adjudikatutako eskabideei, baina kontuan izanik denek aurkeztu beharko dutela Agiriaren 5. zenbakian eskatutako dokumentazioa, tasak ordaindu izanaren frogagiriarekin batera. Interesdun horiek dokumentazioa aurkeztu ezean 10 eguneko epean, eskabideok prozeduratik kanpo geratuko dira.
- Gai hauen berri ematea prozeduran parte hartu duten interesdunei:
- Hona hemen aurkeztu beharreko agiriak:
- Erabilera publikoa erabiltzearen tasari dagokion kopuruaren ordainagiria.
- NAren fotokopia.
- Gizarte Segurantzako alta.
- Alta egitea Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan.
- Janariak saltzeko, janariak erabiltzeko agiria.
- Salgaiaren arabera legez eskatu daitezkeen agiriak.
- Jarduera horretan lanean dabiltzan pertsonak izanez gero, horien agiriak ekarri beharko dituzte, eta lan harremana demostratuko dute.
- Atzerritarrak izanez gero, bizileku baimena eta lan egiteko baimena lortu izanaren egiaztagiriak edo bizitzeko eta lan egiteko gaitasuna ematen dion beste edozein agiri.
- Erabaki hau jakinaraziko dugu, onartutako Agirian jasota datorren bezala, Iragarki Taulan erabaki hau argitaratuz.
- Arrasateko udaletxean 2009ko azaroaren 10ean, 12:00etan, egindako zorketaren ondorioz ateratako lehentasun ordenaren berri ematea.
- Jakinaraztea Jon Ellakuria Saez-i, Bertha Gualsaqui Cachiguango-ri eta Luis Tabi Cando-ri ez ditugula aintzat hartu euren eskabideak, prozedura erregulatzen duen Agiriaren 3. atalean, 2. paragrafoan ezarritakoa ez dutelako bete.