Santa Marina kaleko plaza berritzeko, ia 70.000 euroko dirulaguntza bideratu du udalak

2020/10/08
Card image cap
Bizilagunen jabetzakoa da eremua, baina erabilera publikoa du. Udalak, horrela, obren kostuetan parte hartu du, egin direnak komunitateak eraikinetako erdisotoko garaje-lokalen estalkia konpondu eta iragazgaizteko, erabilera publikoko zortasunarekin. Egindako inbertsioa da 68.363 euro, BEZ barik.

Santa Marina kaleko plaza berritzeko, udalak dirulaguntza eman die bertako jabekideen erkidegoei. Bizilagunen jabetzakoa da eremua, baina erabilera publikoa du. Udalak, horrela, obren kostuetan parte hartu du, egin direnak komunitateak eraikinetako erdisotoko garaje-lokalen estalkia konpondu eta iragazgaizteko, erabilera publikoko zortasunarekin. Egindako inbertsioa da 68.363 euro, BEZ barik.

Udalak dirulaguntza lerro bat du Grupo Mentun jarduketa motak egiteko. “Askotan, planteatzen da Santa Marinako auzotarrek egindakoak bezalako jarduketak egitea, eta, horietan, beharrezkoa da obra batzuk egitea lurgaineko erabilera publikoko zortasuna duten azpieraikitako orube pribatuetako urbanizazioa birjartzeko, eta horien erantzukizuna orube horien jabeena baino ez da. Hala ere, "udalak laguntza lerro bat ireki du mota horretako lanak egiteko” zehaztu dute udal arduradunek. “Laguntza horren arrazoia da: urbanizazioaren bizitza erabilgarria askoz handiagoa da urbanizazioaren azpian dauden elementuena baino. Alderdi horren ondorioz, ondare publiko urbanizatuaren balio galtzea erritmo ezberdinean gertatzen da”.

Udalak erabaki du  diru ekarpena egitea birjartze obran, kasu bakoitzean zenbateko finko baten bidez. Zenbateko hori prozedura objektibo, argi eta zehatz baten bidez zehazten da. Metodologia horrek, bestalde, hauek ebaluatzen ditu: partaidetzaren ehunekoa (aurreko urbanizazioak jasandako balio galeraren eta balio bizitzaren ondorioz), urbanizazio kostu unitarioa (edo berrirako birjarpen balioa) eta urbanizatu beharreko azalera. Zenbait aldagai aztertzen dira (urbanizazioaren tipologia, adina, erabilera intentsitatea, gainkarga onargarria, perimetro babesen beharra, obra kostuak, KPIa, azalera), udalak erreferentziako obra osoa ordaintzeko parte hartu beharko lukeen diru kopurua zehazteko.

Dirulaguntza honen bitartez, udalaren helburua da Arrasateko herritarren bizi kalitatea hobetzea, beharrezkoak eta kalitatekoak diren azpiegiturak eskaintzea bermatzeko, eremu publikoan, baina kasu honetan zehazki, erabilera publikoa duen eremu pribatuaren zaintza sustatzea.