Sanjuanetako Kantu Afarian izena emateko epea zabalik ekainaren 12ra arte

2024/06/05
Card image cap
Interesdunek izena eman dezakete izenemateak.arrasate.eus webgunean edo BAZen

Sanjuanetako Kantu Afaria egingo da datorren ekainaren 14an, egubakoitza, Herriko plazan. Horretarako, aurten, izena eman beharko da lekua erreserbatzeko. Neurri hori hartu da espazioaren kudeaketa zuzena eta arduratsua egiteko. Izan ere, modu horretan, lekuen aurreikuspena eta antolaketa bermatu ahal izango dira, kuadrilla bakoitzak bere lekua izendatuta izango baitu. Guztira, 425 pertsonarendako lekua egongo da.

Izena emateko baldintzak

Kantu Afarian izena emateko epea gaur hasiko da eta datorren ekainaren 12ra arte luzatuko da, hura barne. Horretarako, izena ematen duenak adinez nagusia izan behar du, eta joango diren taldekideen pertsona kopurua zehaztu beharko du. Tokiari dagokionez, Zeuk Iñ Zeuk Janen egin ohi den bezala, zozketa bidez erabakiko da. Bakoitzak bere janaria eginda eroan beharko du, ezingo da bertan ezer kozinatu.

Izena emateko: udalaren webgunean  https://izenemateak.arrasate.eus/eu/ eta BAZen.