Sanjoanetan kaleko salmenten lizentziak emateko prozedura arautuko duen plegua onartu du Udalak
2017/04/19Izena emateko epea apirilaren 18an hasi eta maiatzaren 12an bukatuko da
Sanjoan jaietan bide publikoan (Garibai-Kontzezino) saltzaile ibiltariek salmenta postua jarri ahal izateko lizentzia xedatzeko baldintza plegua onartu du Udalak.
Zozketa egingo da eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo Obra, Zerbitzu, Mantentze eta Auzoetako batzordean, baina ez a izango Jende Aurrekoa.