San Juanetan kalez-kaleko saltokietarako lizentziak eskatzeko epea zabalik.

2014/04/16
Card image cap
Apirilaren 23tik maiatzaren 17ra bitarte egin ahalko dira lizentzia eskaerak eta zozketa bidez emango dira lizentziak. Zozketa hori udal idazkariaren aurrean egingo da maiatzaren 19an.

Arrasateko Udalak administrazio prozedura deitu du “edozeinek erabiltzeko jarduera berezi”ko lizentziak emateko; lizentzia horiek gaitzen dute bide publikoan (Garibai-Kontzezino aldean) jartzea kaleko saltokiak San Juanetan.

Salmenta jarduera egin daiteke 2014/06/23tik (17:00etatik aurrera) eta 2014/06/26 artean (egun osoz), betiere indarrean dagoen araudiak  edo udal agintariek ezarri ditzaketen ordutegiak mugatuta. Postuen muntaia, berriz,  2014-06-23an goizeko 09:00etatik aurrera egin beharko da.

Lizentzien ezaugarriak

(3 m x 1 m) 3 metro linealeko espazioak erabiltzeko lizentziak emango ditugu. Gehienez ere pertsona bati emango diogu lizentzia, elkarren segidako 3 m-ko 3 espazio erabiltzeko, eta 125 izango dira Udalak emango dituen 3 m-ko espazioak.

Lizentzien titularrek ordaindu behar dizkiote Udalari Ordenantza fiskaletan zehaztuta diren prezioak: San Juan jai guztietarako: 30,70€/m2

Eskabideak aurkeztea

Parte hartu ahal izango dute prozeduran, jarduteko gaitasun osoa duten eta indarrean dagoen legerian aurreikusitako bateraezintasun edo ezintasun kasuetako batean agertzen ez diren pertsona natural edo juridikoek. Halaber, ezingo dute parte hartu kalez-kaleko jarduerari lotuta Arrasateko Udalarekin zorrak dituzten pertsona natural edo juridikoak.

Eskabideak egiteko dokumentazioa eskuragai dago BAZen, Udal Web orrian eta Udaletxean (Obra, Zerbitzu, Mantentze eta Auzoetako saila). Lizentzien zozketan parte hartzeko, apirilaren 23tik maiatzaren 17ra bitartean (biak barne) aurkeztu behar da dokumentazioa BAZen edo legez balio duen beste edozein, eskabide bat. Aipatutako fetxak igaro ondoren, posible izango da eskabideak aurkeztea, eta hauek zerrendetan sartuko dira hasierako zozketarako aurkezturiko eskabideen ondoren.

Aurkeztu den dokumentazioan akats materialik ikusiz gero Mahaiak, hala iritziz gero, hiru astegun baino luzeagoa ez den epea eman ahal izango du, akatsa zuzendu dezan lizitatzaileak.

Zozketa maiatzaren 19an

Udal idazkariaren aurrean egingo da zozketa egingo maiatzaren 19an, baina ez da izango jende aurrekoa izango.

Zozketan izenak atera ahala lizentziak emango dira. Hortaz, ateratzen den lehenak 1 zenbakia duen lizentzia izango du, eta agiri honi lotuta doan planoan 1 zenbakiarekin izendaturiko tokia izango du.

Zozketaren emaitza argitaratuko dugu iragarki taulan eta Udalaren web orrian.

Behin-behineko titularrek aurkeztu beharreko dokumentazioa

Zozketaren emaitza argitaratzen denean, bertako zerrendan agertzen diren behin-behineko titularrek 10 eguneko epean hurrengo dokumentazioa aurkeztu beharko dute:

  • Kalea erabiltzeagatik ordainduriko tasaren ziurtagiria.
  • NAren fotokopia.
  • Gizarte Segurantzako alta.
  • Alta egitea Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan.
  • Elikagaiak saltzeko, elikagaien manipulatzaileen agiria.
  • Salgaiaren arabera legez eskatu daitezkeen agiriak.
  • Jarduera horretan lanean dabiltzan pertsonak izanez gero, horien agiriak ekarri beharko dituzte, eta lan harremana demostratuko dute.
  • Atzerritarrei dagokienez, da­goz­kien egoit­za- eta lan-baimenak lortu izana egiaztatzen duten agiriak, edota egoitza izateko eta lan egiteko gaitasu­na ema­ten dien beste edozein agiri.

Aipatutako epean dokumentazioa ez bada aurkezten prozeduratik kanpo geratuko dira eta behin-behineko titular berriak zozketan hurrengoak geratutakoak izango dira. Hauek 5 eguneko epe batean aipaturiko dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

Azkenean behin-betiko titularren zerrenda argitaratuko da.

Lizentzien titularren betebeharrak.

  • Araudiak ezarritako orduak errespetatzea.
  • Udalak egun horietarako finkatu dituen tasak ordaintzea.
  • Erabiltzen den gunearen ingurua garbitzea, jarduera bukatutakoan.
  • Jarduera betetzea, energia elektrikoa produzitzeko ekipo autonomoak ez erabiltzea, eta zaratarik sortzen ez duten sistemak erabiltzea.
  • Kaleko saltokia kentzea 2014/06/27ko 9:00ak baino lehen.
  • Jarduera egitea musika erabili barik.
  • Elikagaiak direnean, osasun erregistroa duten produktuak baino ez eskaintzea saltzeko.
  • Ikusteko moduan edukitzea uneoro salmenta egiteko baimenaren jabe izatea kreditatzen duen agiria.

Agiria BAZ zerbitzuan jaso beharko da (ekainak 23an, 09:00tik 19:00ra arteko ordutegian) eta agiri gabe ezingo da saltokia ipini.

  • Lan harremanen, gizarte segurantzaren eta laneko segurtasun eta higienearen gaietan indarrean dauden xedapen guztietan ezarritakoa betetzea, eta Arrasateko Udala erantzukizunetik libre geratuko da, kontratistak baldintzaren bat betetzen ez badu.
  • Beste batzuei sortutako kalte guztiei erantzun eta kalteak ordaintzea, lizentzia erabiltzearen ondorioz, bai eta obligazioak ez betetzearen ondorioz sortutakoak ere.

Lizentziaren titularrak behin eta berriro hautsiz gero arauak, automatikoki galdu dezake lizentzia eta legez indarrean dauden beste neurri batzuk hartu daitezke haren aurka.

Baldintza plegua.