San Juanetan kalez kaleko salmenta postua jartzeko lizentzia
2022/04/12San Juanetan kalez kaleko salmenta postua jartzeko lizentzia eskuratu ahal izateko eskabidea egiteko epea zabalik da dagoeneko
San Juanetan kalez kaleko salmenta postua jartzeko lizentzia eskuratu ahal izateko eskabidea egiteko epea zabalik da dagoeneko.
Arrasateko Udalak onartu berri du “San Juanetan” kalez-kaleko salmenta lizentziak emateko plegua eta bertan azaltzen da lizentzia horiek lortzeko prozedura.
Eskabideak BAZen edo Herritarren Atarian aurkeztu behar dira maiatzaren 10era arte. Maiatzaren 13an zozketa egingo da eta behin-behineko baimenduen zerrenda aterako da.
Lizentzien titularren betebeharrak:
- 1- Produktua garraiatzeko erabiliko dituzten ibilgailuak salmenta gunetik ateratzea ekainak 23an bertan, postua muntatu ondoren. Salmenta gunean soilik postua egon ahal izango da. Inolako ibilgailurik ezingo da salmenta gunean egon. Ibilgailuak salmenta gunetik kanpo egon beharko dira (Arruena parkea…).
- 2- Produktuen erreposizio lanak behar izanez gero Zerkaosteta kaletik egin beharko dira. Behin erreposizioa eginda ibilgailuak Zerkaosteta kaletik kendu behar dira.
- 3- Salmenta egiteko kreditatzen duen agiria BAZ zerbitzuan jaso beharko da (ekainak 23an, 08:30 eta 19:00 ordutegian) eta agiri gabe ezingo da saltokia ipini.