San Josepe kalea berriro urbanizatzeko proiektua onartu da Gobernu batzordean

2014/04/14
Card image cap
Proiektuaren helburu nagusia da irisgarritasuna eta baldintza orokorrak hobetzea. Bost fasetan gauzatuko da proiekuta eta aurreikusten da udazken honetan hastea lehen faseko obrekin.

Apirilaren 14ko Tokiko Gobernu Batzordean onartu da San Josepe kalea berriro urbanizatzeko proiektua eta, beraz, Udala berehala jarriko da kontaktuan lan horiek egiteko behar diren lurretako jabeekin, aipatu lur horiek Udal lur bihurtzeko baldintzez hitz egiteko.

Proiektu honen xede nagusia da San Josepe eta San Andres kaleetako zerbitzu, ibiltari eta ibilgailuen zirkulazioa,  irisgarritasuna eta, oro har, baldintza orokorrak hobetzea. Aipatutako helburuaz gain guneko zerbitzu sareak ere berrituko dira; saneamendu sarea eta sare elektrikoa, alegia.

OBRAREN BOST FASEAK

Proiektuan jasotako obra faseka egingo da, auzokideengan izan dezakeen afekzioa murrizteko eta udalak obra zatika finantzatu ahal dezan. Bost fasetan gauzatuko da obra eta lehen faseak bi atal izango ditu.

Lehenengo fasea

San Josepe eta San Andres kaleak elkartzen diren puntuan hasten da eta San Josepeko etxebizitzen pareraino heltzen da. Lehenengo fasearen lehen azpifasea aurtengo udazkenean hastea aurreikusten da:

  • San Josepe kalearen hasieran espaloi berri bat sortuko da.
  • Egungo eskailerak irisgarritasunaren irizpideetara egokituko dira.
  • Errepidea apur bat zabalduko da espaloia egin ahal izateko, eta autoak arazo barik gurutzatu ahal daitezen.

Lehenengo fasean aurreikusten da ere San Josepe goialdean biribilgune antzeko bat egitea, autobusek eta hondakinen bilketarako kamioiek buelta arazo barik eman dezaten.

Bigarren fasea

  • San Josepe eta San Andres artean dagoen berdegunea egokituko da, egun dauden eustormak (muros de contención) berrituz, besteak beste.
  • San Andrestik San Josepera joateko lotura berri bat sortuko da oztopo arkitektonikorik gabekoa. Hau da, arrapala bidez joateko.
  • Egun dagoen haur parkea egokituko da edadetuentzako ariketa gune bihurtzeko.

Hirugarren fasea

  • San Josepe kalea bera, etxebizitzen aurreko espazioa hartzen du. Fase honetan aparkamenduen ordenazioa eta espaloien zabalera hobetuko dira.

Laugarren fasea

  • Umezaintza inguruan gauzatuko da. Berdegunea egokituko da eta beharra duten eustormak berrituko dira.

Bosgarren fasea

  • San Josepe kalea hasieran, Etxaluze inguruan gauzatuko da fase hau. Espaloiak irisgarritasun baldintzetara egokitzeko lanak egingo dira. Adibidez, espaloi zabalagoak egingo dira Eskatu pabiloiaren atzealdean.

FASE BAKOITZARI DAGOKION AURREKONTUA

Ondorengo taulan azaltzen da fase bakoitzari dagokion aurrekontua.

Urbanizazio fasearen aurrekontua
1. Fasea 661593,10
2. Fasea 549458,18
3. Fasea 183783,71
4. Fasea 258907,71
5. Fasea 193234,66
Exekuzio materialeko aurrekontua 1846977,36
%13 Gastu orokorra 240107,06
%6 Industria Mozkinak 110818,64
Kontrata exekuzioko Aurrekontua 2197903,06
Kalitatea kontrolatzeko atala 17417,58
Segurtasun eta Osasun atala 30721,25
Obra lehiaketarako Kontrata exekuzia aurrekontua (BEZ gabe) 2246041,89
%21 BEZ 471668,80
Obra lehiaketarako Kontrata exekuzia aurrekontua (BEZ barne) 2717710,69
Ukitutako zerbitzuen kudeaketa aurrekontu aurreikuspena
Iberdrola 77443,12
Telefónica 0,00
Naturgas 20000,00
Ukitutako zerbitzuen kudeaketa aurrekontu aurreikuspena (BEZ gabe) 97443,12
%21 BEZ 20463,06
Ukitutako zerbitzuen kudeaketa aurrekontu aurreikuspena (BEZ barne) 117906,18
ADMINISTRAZIOAK EZAGUTU BEHARREKO AURREKONTUA (%21 BEZ barne) 2835616,87

Beraz, 2014ko apirilaren 14ean, Gobernu Batzordean onartu da behin-betiko izaerarekin “SAN JOSEPE KALEA BERRIRO URBANIZATZEKO PROIEKTUA” 2.717.710,69 €ko aurrekontuarekin, agirian jasotzen den Administrazioak ezagutu beharreko aurrekontua 2.835.616,87 €koa izanik.