Quebec-eko delegaritza Arrasaten bertako eredu kooperatiboa ezagutzen

2020/03/11
Card image cap
Martxoaren 10 eta 11an burutu da bidaia eta kooperatibismoaren historia, kooperatiba eredua, berrikuntza, talentua, edota gaur egungo prestakuntza, formazioa eta langileria izan dituzte hizpide.

Quebec-eko (Kanada) delegaritza bertaratu da Arrasatera kooperatibaren eredua eta herri mailan garatzen diren politikak gertutik ezagutzera. Quebec-eko ordezkaritza Gaston Bédard, Kooperatiben Quebec-eko kontseiluko presidenteak, Alain Blanchette, Proiektu-kudeaketako zuzendariak, Yvan Rose, sustapeneko taldeko buruak,  eta Mathieu Vigneault, Quebeceko Eskualde Garapeneko Kooperatibako zuzendari nagusiak osatu dute.

Martxoaren 10 eta 11n burutu da bidaia eta kooperatibismoaren historia, kooperatiba eredua, kooperatiba industrialera bisita, berrikuntza, talentua, edota gaur egungo prestakuntza, formazioa eta langileria izan dituzte hizpide.

Gainera, lurralde bezala Quebec-ek baditu Euskadirekin parekotasunak, hala nola, hizkuntza, kultura eta eredu propioa. Hortaz, gertutik eztabaidatu ahal izan dute gure herrian sortutako ehun ekonomiko kooperatiboaz, gure herriaren, eskualdearen zein lurralde mailan aberastasun eta ongizate maila handia eskaini duen ereduaz. Elkarlana eta kooperazioa, lana eta pertsona.  Gure identitate horrekin identifikatuak sentitu dira eta Quebec-eko lurraldearekin erlazioak estutzeko balio izan du topaketak.