Prozesu parte-hartzailea "Aprendices" eraikinaren izena aukeratzeko
2017/03/30Arrasateko Udalak APRENDICES izenarekin ezagutzen dugun eraikinaren izena aukeratzeko parte-hartze prozesua ireki zuen.
Martxoaren 18tik- 25era bitartean herritarren proposamenak jaso dira, eta apirilaren 1-8 bitartean izen guzti horien artean bozkatu ahal izango da. Izenik bozkatuena izango da eraikinaren izena.
Hala ere, Arrasateko Udalak komenigarria ikusi zuen proposaturiko izenak hainbat irizpide betetzea. Irizpide horiek hurrengoak ziren:
- Izenaren erroa mantentzea: Aprendiz
- Euskal formara eta ahoskerara ondo egokituko den erabilera bideratzea; ahal dela ez dadin erdal joera nagusitu: Aprendices
- Erraz deklinatu daitekeena: non, nora, nondik, leku kasuetan batez ere
- Bertako leku izenekin lotura egitea
- Hitz bakarrean asko esatea: hizkuntzaren ekonomia
- Beste hitz batzuekin edo leku izenekin (gelen izenekin adibidez) lotzea erraztuko duena, nolabaiteko hierarkia bat ahalbidetuko duena
46 herritar edo taldeen proposamenak jaso ditu Udalak guztira, hainbat izen errepikatu egin dira proposamen guzti horien artean.
Jasotako proposamenak bi multzotan banatu dira: alde batetik, Udalak komenigarritzat jo zituen irizpideak betetzen dituztenak; bestetik, irizpide horiek kontutan izan gabe aurkeztu diren proposamenak.
Irizpideak kontutan izan dituztenak, 15 proposamen ezberdin jaso dira:
- APRENDIZENA
- APRENDITZENA
- APRENDIZATE
- APRENDIZ
- APRENDIZAK
- APRENDIZARO
- APRENDIZBARRI
- APRENDIZBERRI
- APRENDIZENEA
- APRENDIZETXE
- APRENDIZGUNE
- APRENDIZLEKU
- APRENDIZOLA
- APRENDIZTEGI
- APRENDIZTOKI
Irizpideak kontutan izan ez dituztenak, 12 proposamen ezberdin jaso dira:
- APRENDICES
- APRENDICES DANTZAN
- APRENDICES MUSIKA GUNEA (AMG)
- APRENDICES MUSIKETXIE
- APRENDIZAK-MUSIKA ETXEA
- APRENDIZEN ESKOLA
- APRENDIZES ESKOLA
- ARTEAK
- ESCUELA DE APRENDICES
- JUANITO ARZAMENDI MUSIKA ESKOLA
- MUSIKALE
- MUSIKASTUN (APRENDICES)
Hurrengo pausoa izango da izenaren aukeraketa bozka bitartez egitea:
Eraikinaren izenaren bozketa proposamen guztien artean egingo da bi bide erabiliz:
- BAZ bulegoan
- Online – web guneanearen Parte hartzea atalean
- Proposamenak bozkatzeko epea: apirilak 1-8
Bozka gehien jasotzen dituen izena izango da eraikinaren izena.