"Produktu fitosanitarioen aplikatzailea" ikastaroa

2019/03/27
Card image cap
Ikastaroa 25 ordukoa da, apirilaren 8tik 16ra, eta Arrasaten egingo da

Hazi Fundazioak eta Fraisoro Eskolak, Arrasateko Udalarekin elkarlanean, ikastaro hau antolatu dute: PRODUKTU FITOSANITARIOEN APLIKATZAILEA, OINARRIZKO MAILA. Ikastaroa zuzenduta dago lehen sektoreko profesionalei eta produktu fitosanitarioen saltzaileei. Profesionaltzat jotzen dugu nekazaritza ustiategiko txartela duena edo bere lanean produktu fitosanitarioak erabiltzen dituena. Kasu bi horietan profesionaltasuna egiaztatu behar da.

Ikastaroa 25 ordukoa da, apirilaren 8tik 16ra, eta Arrasaten egingo da, Etxaluze eraikinean (Solozar gela), Araba etorbidea 1.

Matrikula da 36 euro.

Ikastaroak baldintza hauek ditu:

- Lehen egunean argazki bi eta NANaren fotokopia bat ekarri behar dira

- Asistentzia portzentajea izan behar da % 80koa

- Ikastaro bukaeran test motako ebaluazio azterketa bat egin behar da, eta hura gainditu

Egitarau hemen.

INFORMAZIOA ETA IZEN EMATEA: fpegipuzkoa@hazi.eus / 627 43 19 04 (Miriam)

Izena emateko epea: apirilaren 4ra arte