Primizia Arrasaten! NORDIC WALKING ikastaroa
2014/05/05Arrasaten lehen aldiz, Nordic Walking edo ibilketa-nordikoa ikasteko oinarrizko ikastaroa eskainiko dugu maiatzaren 10ean, ENWE, Euskadiko Nordic Walking Elkartearen eskutik.
Nordic Walking ibiltzeko modu bat da, hankei ez ezik, besoei eta orokorrean soinaren goiko alde osoari eragiten diona. Jarduera hau praktikatzeko berariazko bi makila erabiltzen dira.
Ikastaro bat antolatu da Musakolako Kiroldegian teknika hau ikasteko, datorren maiatzaren 10erako, goizeko 9etan. Ikastaroak 3 orduko iraupena izango du eta jarduera hau praktikatzeko behar diren makila bereziak guk utziko ditugu.
Edonork egin dezakeen jarduera fisiko osasungarria izanik, bertan parte hartzera animatzen zaituztegu. Hiru ordutan ikasi eta gero norberak bere kabuz praktikatzen du!
Informazio gehiago aurki dezakezue gure esku-orrian.
ANIMATU!! JARDUERA NORDIKOA GUSTATU BAIETZ!!