Prebentzio eta gizarteratzeko teknikariaren deialdian izena emateko epea luzatu egin da

2016/07/01
Card image cap
Arrasateko Udaleko Toki Gobernu Batzarrak,ekainaren 17ko bileran, onartu zituen Prebentzio eta Gizarteratzeko teknikaria aldi baterako izendatzeko egingo den hautaketa prozesuaren oinarri-arauak

Gerora, deialdi horretako hirugarren oinarriko a) puntua aldatu egin da, izangaien baldintzei dagokiona, hain zuzen. 

Ondorioz, hautaketa prozesuan parte hartzeko, honako titulu akademikoa aurkeztu behar da:

  • Medikuntza, Soziologia, Psikologia edo Pedagogiako gradua (edo gainditu izana lizentziaturako hiru ikasturte osorik edo lehen zikloa, gutxienez 180 kreditu irakastorduak dituena).
  • Irakasletzako, Gizarte Laneko edo Gizarte Hezkuntzako gradua edo diplomatura.

Hautaketa prozesuetan parte hartu nahi duten izangaiek uztailaren 7 arteko epea daukate izena emateko, BAZen edo udalaren webgunean.