Arrasateko Udalak tailerra antolatu du pornografiaren inguruan, martxoaren 14an

2024/02/28
Card image cap
Guraso eta hezitzaileentzat tailerra izango da, martxoaren 14an, 18:00etan

Sexologia Zerbitzuak tailerra antolatu du pornografiaren inguruan. Hitz egingo dute pornografia motez eta haiek duten arriskuen inguruan, baita gaiak haurretan izan dezakeen eraginez ere. Horren aurrean, hezitzaileen eta gurasoen rolaz jardungo dute. Tailerra modu pedagogikoan antolatu da, parte hartzaileek aukera izan dezaten zalantza guztiak plazaratzeko eta bakoitzak dituen kezkak bideratzeko.

Tailerra emango du Sexologia Zerbitzuko sexologoa Aritz Resines Ruizek. Resines duela 4 urtetik Arrasateko Sexologia Zerbitzuaren arduraduna da. Sexologian masterduna, eskarmentu luzea du pornografia lantzen, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat eskolatan tailer askotarikoak eskaini izan ditu.

Izen ematea beharrezkoa

Tailerra martxoaren 14an izango da, eguena, 18:00etan, Kulturaten, areto nagusian, eta guraso eta hezitzaileei zuzendua dago. Parte hartzeko, izena eman beharko da aurretiaz izenemateak.arrasate.eus webgunean, BAZ edo 943 25 20 00 telefonoan.