Otalora Lizentziaduna eta Ignacio Zuloaga kaleak trafikora itxita egongo dira domeka eta astelehen gauean, zebrabide berriaren asfaltatze lanak egiteko.

2024/04/26
Card image cap
Lanak gauean egingo dira trafikoan ahalik eta eragozpen txikiena izateko, gaueko 23:00ak eta goizaldeko 05:00ak bitartean

Igancio Zuloaga eta Otalora Lizentziaduna kaleak batuko dituen zebrabide berriaren asfaltatze lanak egingo dira apirilaren 28tik 29rako gauean, eta apirilaren 29tik 30erako gauean, 23:00etatik 05:00etara. Kalea itxiko da San Frantzisko eliza ondoko biribilgunetik Muzibarko biribilguneraino.

Lanak gauean egingo dira trafikoan ahalik eta eragozpen txikiena izateko. Hori dela eta, eta trafiko mozketak iraun bitartean, bi langile izango dira inguruan aparkatutako kotxeen edo garajeetako erabiltzaileen sartu-irtenak egiten laguntzeko.

Dena den, domeka eta astelehen gauetan automobila erabiltzea pentsatzen dutenei udalak aholkatu die hor ez aparkatzeko.

Hesiak jarriko dira itxiko den eremua behar bezala seinaleztatzeko.

Aldez aurretik barkamenak, sortu daitezkeen eragozpenengatik.