Otalora kaleko errepidea moztuko da gaur tarteka, 19:00-20:00 artean, Gabonetako spota grabatzeko
2024/11/20Gabonetako spota grabatuko du Udalak gaur eta bihar artean. Grabazioak herriko txoko ezberdinetan egingo dira, eta, horrek, hainbat eragozpen sortuko ditu tarte gutxi batzuetan.
Otalora kalean mozketa txikiak gaur 19:00-20:00 artean
Taupa taberna ondoan dagoen zebrabide adimenduan trafiko mozketa txikiak izango dira 19:00 eta 20:00 artean. Ondorioz, tarte batzuetan, kotxe pilaketak sortu daitezke. Udaltzaingoa trafikoa bideratzen egongo bada ere, gomendatzen da ibilbide alternatiboak hartzea ordu tarte horretan.
Ostegunean, Herriko Plaza itxita 18:00-19:00 artean
Ostegunean, berriz, spotaren grabaketa Herriko Plazara mugituko da, eta, ondorioz, Herriko Plaza itxiko da 18:00 eta 19:00 artean.
Gabonetako argiak piztuko dira grabaketak egiteko
Bi egun hauetan Gabonetako argiak piztuko dira tarte batez grabaketak egin ahal izateko. Ondoren, berriz itzaliko dira, eta, ofizialki, abenduaren 6an piztuko ditu Udalak Gabonetako jaiei hasiera emateko.