Ostegunean, irailak 10, ekingo zaie ate irekiei Musakola eta Uarkape kiroldegietan
2020/09/09Ostegun honetan, irailak 10, hasiko dira ate irekiak Musakola eta Uarkape kiroldegietan. Ate irekietan, Arrasateko kirol sailak 2020-2021 ikasturtean eskainiko dituen ikastaro desberdinak probatu ahal izango dira. Konkretuki irailaren 10, 11, 14 eta 15ean, herritarrek aukera izango dute eskaintzen diren ikastaroak dohainik probatu ahal izateko: spining, yoga, pilates, hipopresiboak, k-strech, aquagym, body balance, body pump, spining pump, boxing strong… Nahi den ikastaroa probatu ahal izateko izen ematea egin beharra dago Musakolako harreran edota telefonoz 943 252030 zenbakian.
Bestalde, 2020-2021 ikasturteko ikastaroetan izen ematea zabalik dago. Aurtengoan bi ikastaro berri eskainiko dira:
- SPINING PUMP: Bi egunetako saio konbinatua. Egun batean spining saio kardiobaskularra egingo da eta hurrengoan body pump teknifikazio saioa.
- BOXING STRONG: Kaloriak erretzeko saioak besoak, hankak, abdominalak eta gluteoak tonifikatzen diren bitartean. Ikastaro honetan kickboxing mugimenduak, burpeak, jauziak, squats eta burpeak egiten dira besteak beste.
Horrez gain, K-Strech eskaintza zabaldu da Musakola kiroldegira. Aurten K-strech Uarkape eta Musakolan eskainiko da eta hainbat ordutegi izango dira aukeratzeko.
Egungo egoerak eraginda, ikastaroak eskaintzean osasun segurtasuna bermatzeko helburuarekin neurri desberdinak hartu dira: aretoen berrantolaketa, edukieren murrizketa, material higieniko erabilgarri…
Informazio osoa, hemen eskuragarri.