Ondasun higiezinen gaineko zerga
2015/03/25Ondasun Higiezinen gaineko Zerga arautzen duen 1989/12 Foru Arauak 14.artikuluan xedatzen du ohiko bizileku ez diren bizitegi erabilerarako ondasun higiezinen errekargua.
Horren babesean, Udalak %50eko errekargua ezarriko du 2015ean, hirugarren urtez. Errekargu hori ezartzen zaie subjektu pasiboaren ohiko egoitza ez diren etxebizitzei, edo hirugarren batzuek errendamenduz edo lagapen bidez ez badute erabiltzen ohiko egoitza moduan.
Era berean, zenbait kasu salbuetsita daude %50eko errekargu hori ordaintzetik. Hemen salbuespenen zerrenda.
Apirilaren 15era arteko epea
Zeurea errekargua ordaintzetik salbuetsita dagoen kasu horietako bat dela uste baduzu, apirilaren 15era arte aurkeztu dezakezu BAZen salbuespen eskaera (BAZen bertan duzu eskaera orria betetzeko aukera). Eskaera bakoitza dagozkion frogagiriekin batera aurkeztu behar da.