Obrak Erdialdean
2022/08/25Iberdrola obra batzuk egiten hasiko da abuztuaren 29an, astelehena, hodi berriak sartzeko.
Iberdrolak kanalizazio berri bat egingo du Erdialdean, airetik doan kanalizazio bat kendu eta hura lurperatzeko. Enpresak aurreikusten du 3 aste beharko duela obra egiteko.
Horren ondorioz, trafiko aldaketak egongo dira Aprendices kaleko biribilgunearen eta Kontzezino kaleko biribilgunearen artean.
- Aprendices kaleko biribilgunearen eta Kontzezino kaleko biribilgunearen artean noranzko bakarra egongo da zabalik, zentzu horretan izan ere.
- Kontzezino kaleko biribilgunetik Aprendices kaleko biribilgunera, Zerrajera kaletik egingo da desbideraketa.
Eragina izango du ere Bergara, Oñati, Zumarraga eta Eibar norabideko autobus zerbitzuan; norabide horretan ez da izango Erdialdeko geltokirik, eta autobusak Zerrajera kaletik ibiliko dira eta Zerrajera sarreran izango dute geltokia.