Naiara Errasti Otañoren ‘Dragoi dantza’ izango da 2022ko San Joan jaietako irudia

2022/05/23
Card image cap
Guztira 10 lan aurkeztu dira lehiaketara

Aurten bai, aurten Arrasatek San Joan jaiak ospatuko ditu. Udala prestaketa lanetan murgilduta dago eta jada eman du ezagutara jaien eta eskuko programaren irudi izango den kartela: Naiara Errasti Otañoren ‘Dragoi dantza’ lana izango da San Joan jaien irudi.

Hala erabaki du San Joan jaietako kartel lehiaketaren epaimahaiak: Juan Ramon Mendieta Garay Kultura eta Euskara zinegotzia, Amaia Bengoa Kulturateko pintura irakaslea, Itsaso Garai Txatxilipurdi elkarteko ordezkaria, Marta Izagirre Arrasate Musikaleko ordezkaria eta Antonio Murillo ARTgazki elkartearen ordezkaria. Guztira 10 kartel aurkeztu dira lehiaketara.