Musakolako kiroldegiko kantxa itxita egongo da azaroaren 14tik 18ra
2016/11/09Larrialdi irteeretarako 3 ate berri irekiko dira eta bi saski gehiago jarriko dira beste saskibaloi kantxa txiki bat gaitu ahal izateko.
Datorren astean, azaroaren 14tik 18ra, hau da, astelehenetik ostiralera, Musakolako kiroldegiko kantxa itxita egongo da bertan egingo diren hobekuntza batzuk tarteko.
Bi esku-hartze egingo dira: batetik, larrialdi irteera gehiago jarriko dira, hiru irteera berri hain zuzen. Bestetik, bi saski berri jarriko dira entrenamenduetarako margotu den saskibaloi kantxa berri baterako.
Esku-hartze hauek zerbitzu hobeago bat emateko egingo dira, bai instalakuntzen erabilerari dagokionez eta baita segurtasun arloari dagokionez ere. Udal zerbitzu teknikoek ahalegin berezia egin dute lanak batera egin daitezen eta ahalik eta eragozpen txikiena eragiteko erabiltzaileei.