Musakolako Kiroldegiko hainbat gune irekiko ditu Arrasateko Udalak ekainaren 15etik aurrera

2020/06/08
Card image cap
Ekainaren 15ean irekiko dira kiroldegiaren alde lehorreko instalazio batzuk eta uztailaren lehen astean zabalduko da kanpoko igerilekua. Segurtasun eta higiene neurri guztiak bermatzeko lanean dihardu Udalak.

MUSAKOLO KIROLDEGIA

A) Alde Lehorra:

A.1) Irekiko diren guneak:

  • Tenis eta padel kantxak (2 tenis pista eta 2 padel pista).
  • Antoñako frontoiak.
  • Kardioko makinen gimnasioa (kantxan egokituko dira gehienak eta bigarren pisuan korrika egiteko 4 makinak baino ez dira izango).
  • Komunak (egokituko dira bi komun, mistoak izango direnak, beheko solairuan).

A.2) Itxita mantenduko diren gune edo zerbitzuak:

  • Aldagelak (eta bertako dutxa eta ile lehorgailuak)
  • Takilen zerbitzua
  • Muskulazio gimnasioa
  • Erabilera anitzeko aretoak
  • Bigarren pisuko komunak (beheko solairuan egokitutakoak egongo dira erabilgarri)
  • Bigarren pisuan kokatuta dagoen iturria.
  • Harrerako edari eta jateko makinen zerbitzua.
  • Kantxako gradak.
  • Antoñako erabilera anitzeko kantxa
  • Antoñako tatamia
  • Antoñako squash kantxak.

 

Erabilera irizpideak

- Abonatuek baino ezingo dute instalazioan sartu, urteko abonu lehorra, urteko abonu plus-a edota hileko abonua dutenak. Ez da beraz, eguneko sarrerarik salduko ezta 10 sarrerako bonurik .Erabiltzaileren baten 10 sarrerako bonurik baldin badu aurretik erosia, ezindu du honen erabilerarik egin eta bonua erabiltzeko epe muda handituko zaio instalazio itxi zirenetik berriz ere sarrerak saltzen hasi arteraino.

- Aurretiazko hitzorduarekin baino ezingo dira instalazioak erabili. Beharrezkoa izango da beraz, web gunearen (https://kirolaonline.arrasate.eus ) bitartez edota telefonoz (943 252030) hitzordua hartzea. Hitzordua gehienez 48 orduko aurrerapenaz hartu ahalko da eta gutxienez, egin nahi den erabilera ordua baino 2 ordu arinago (baldin eta oraindik makina edota pistaren bat libre baldin badago). Ezingo da hitzordurik baliogabetu.

            Frontoien, tenis eta padel kantxen kasuan, ordu beteko erabilera alokatuko da.1x1eko partidak baino ezingo dira burutu frontoi eta tenis pistetan. Padel pistetan ordea, 2x2koak jokatu ahalko dira beti ere erabiltzaileen artean 2 metrotako distantzia mantenduz. Instalazio hauetako erabiltzaile guztiak abonatuak izango dira, bai alokairua egiten duenak zein berarekin datozenak. Edukiera arazoak direla eta, erabiltzaile bakoitzak txandakako egunetan baino ezindu du pista alokatu, hau da, egun bat bai eta bestea ez. Nahiz eta erabiltzaile desberdinak jokatzen izan, alokairua, jokatzera datozen erabiltzaile bakarrari zenbatuko zaio (alokairua egiten duenari).

            Kardioko gimnasioaren kasuan, erabiltzailea makina zehatz bateko alokairua hartuko du ordu betez (adierazi beharko da hitzorduan erabiliko den makina). Ordua amaitzear dagoela, derrigorrezkoa izango du 5-10 minutu hartzea erabilitako makina desinfektatzeko. Horretarako, erabiltzaileari beharrezko baliabideak emango zaizkio. Makina erabili aurretik erabiltzaileak makina desinfektatu nahi baldin badu, baliabide berdinak eskainiko zaizkio baina ekintza hau ez da derrigorrezkoa izango. Edukiera arazoak direla eta, hitzordua txandakako egunetan baino ezingo da hartu, hau da, egun bat bai eta bestea ez. Hitzordua hartzen den egunetan, ordu bakarra erabili ahalko da gimnasioa hautatutako makinan.

-Kiroldegiko alde lehorrera datozen erabiltzaileak ohiko sarrera erabiliko dute. Harreragileak okupatuta baldin badaude adierazitako lekuan itxaron beharko dute eta harreragileak atenditu dezakenean gesturen bat egingo dio aurreratu daiten. Erabiltzaileak itxaroten dauden bitartean bi metrotako distantzia gorde behar dute beste pertsonekiko.

- Instalazioetara sartzeko ez da tornurik izango eta beraz, ez da hatz markarik ezta txartelik erabiliko. Aurretiazko hitzordua hartuta dagoenez harreragileari izen abizenak eman beharko zaizkio.

- Instalazio barruan erabiltzaileek bi metrotako distantzia mantendu beharko dute beste pertsonekiko eta igarotze guneetan maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da. Horrez gain, igarotze guneetan erabiltzaileak ezingo dira gelditu ezta beste erabiltzaileekin elkarrizketarik izan igarotze guneak ez oztopatzeko..

- Garbitu eta desinfektatzeko baliabideak. Erabiltzaileek instalaziora sartzean eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa izango dute eskuragarri. Instalazio sarreran zapaten oin zolak desinfektatzeko alfonbrak jarriko dira eta une oro komunetan xaboia izatea bermatuko da.

- Instalazio barruan erabiltzaileek adierazitako noranzkoak jarraitu beharko dituzte eta sortarazten diren gurutzetan markatutako lehentasunak jarraitu. Bigarren pisura igotzean, korrika egiteko zintak goian mantenduko dira, igotzen doan erabiltzaileak izango du lehentasuna eta jaistera doanak itxaron beharko du. Hala ere, eskailerak erditik markatuko dira bai igo zein jaisten diren erabiltzaileek beraien eskumako aldetik abiatu daitezen.

- Ez da igogailua erabiltzea gomendatzen. Erabilera ezinbestekoa baldin bada pertsona bakarrak erabiliko du. Igogailuan bi pertsona joan daitezke baldin eta bietako batek ezinbesteko baldin badu bigarrenaren laguntza.

- Aldagelak ezingo dira erabili. Erabiltzaileak kirola egiteko arropa eta zapatila egokiz etorri beharko dira. Gomendatzen da kirol poltsarik ez ekartzea, ekarriz gero, norberak baino ezingo du ukitu eta beti bere ondoan mantendu beharko du. Gimnasioaren kasuan, erabiltzaileak bere ondasunak bere makina kokatuta dagoen gunearen barruan mantendu beharko ditu (ez da esekitokirik prestatuko motxilak, kirol-jertse edo bestelakorik eskegitzeko).

- Takilak ez dira erabilgarri izango.

- Bigarren pisuko iturria ez da erabilgarri egongo, ezta harreran kokatuta dagoen edari eta jateko makinak ere. Beraz, erabiltzaileek etxetik ekarri beharko dute beharrezko edaria (ura, edari energetikoa edo bestelakoak). Gomendatzen da bakoitzak bere botila ekartzea eta berak baino ez ukitu eta erabiltzea.

- Beheko solairuan bi komun misto egokituko dira (goikoak itxita egongo dira). Komunen erabilera txandakatua izan behar du, hau da, pertsona bakarra egon daiteke komun barruan. Bi pertsona sartu ahal dira komunean aldi berean, bietako batek ezinbesteko baldin badu bigarrenaren laguntza. Norbait komuna erabiltzeko itxaroten egongo balitz, bi metrotako distantzia mantendu beharko du beste erabiltzaileari lehentasuna emanez komunetik irtetzeko. Gomendatzen da komuneko konketetan ur botilarik ez betetzea, konketak eskuak garbitzeko baino ez dira erabiliko.

- Debekatuta dago komunak aldagela gisa erabiltzea.

- Derrigorrezkoa eta ezinbestekoa izango da gimnasioan eskuoihala erabiltzea. Eskuoihala ekarri ezean erabiltzailea ez da instalazioan sartuko eta hitzordua erabili bezala kontatuko da hitzorduak hartzeko txandaketa kontaketan.

 

B) Alde Hezea:

B.1). Irekiko diren guneak:

  • Kanpoko igerilekuak eta zelaia
  • Komunak

B.2) Itxita mantenduko diren gune edo zerbitzuak:

  • Barruko igerilekuak
  • Saunak
  • Aldagelak (eta bertako dutxak eta ile lehorgailuak)
  • Takilen zerbitzua
  • Kanpoko igerileku handiko txirristak
  • Kioskoa
  • Harrerako edari eta jateko makina zerbitzua
  • Hamaken alokairu zerbitzua

 

Erabilera Irizpideak

- Abonatuek baino ezingo dute instalazioan sartu, urteko abonu hezea, urteko abonu plus-a, hileko abonua edota udako abonua dutenak. Ez da beraz, eguneko sarrerarik salduko. –

- 2006 urtetik aurrera jaiotako erabiltzaileak beraren erantzule izango den heldu batekin batera sartu beharko dira instalazioetara.

- Kanpoko igerilekuko eremu guztiaren edukiera 250 erabiltzailetara mugatuko da.

 Aurretiazko hitzorduarekin baino ezingo dira instalazioak erabili. Beharrezkoa izango da beraz, web gunearen bitartez edota telefonoz hitzordua hartzea. Edukiera arazoak direla eta, igerilekuaren erabilera aktiboaren kasuan, hitzordua egun txandakatuetan hartu ahal izango da, hau da egun bat bai eta bestea ez. Baina igerilekuaren aisialdi erabilera egiterako orduan,  hitzordua bi egunetako tartea utziz baino ezingo da hartu, hau da, egun batean hitzordua hartuko da eta beste bi egun pasa beharko dira berriz ere hitzordua hartu ahal izateko. Hitzordua gehienez 48 orduko aurrerapenaz hartu ahalko da eta gutxienez, egin nahi den erabilera ordua baino 5 ordu arinago. Hartutako hitzordua 24 ordu aurretik baliogabetu ahalko da, ondoren ez da aukera hori emango eta nahiz eta instalazioen erabilerarik ez egin, erabili bezala zenbatuko da. .

            Bost denbora tarte zehaztuko dira:

                        9:30tatik 10:30tara

                        11:00tatik 13:00tara

                        13:30tatik 15:30tara

                        16:00tatik 18:00tara

                        18:30tatik 20:30tara

            Lehenengo tartea, hau da, goizeko 9:30tatik 10:30tara doana, igerilekuaren erabilera aktibo bat egitera mugatua dago, hau da, igerian egiteko baino ez da izango (ezingo da zelaian eguzkia hartu). 30 minutuko bi txanda zehaztu dira. Igerilekua 8 kaletan banatuko da eta ondoren 8 kaleak 25 metrotara mugatuko dira 16 kaletan bihurtuz. Gehienez, txanda bakoitzean 16 pertsonek igerian egin ahal izango dute. Txanda hauetan erabiltzaileek 30 minutu izango dituzte igerian egiteko eta beste 10 bat minutu arropaz aldatzeko. Kasu hontan ere ez dira aldagelak erabilgarri izango eta ezingo dira komunak aldagela gisa erabili.

            Igerilekuaren erabilera aktiboa eta aisialdiko erabilerak multzo desberdinetan kontatuko dira hitzorduen txandaketa zenbatzerako orduan. Hau da, erabiltzaile batek egun berean igerilekua modu aktiboan erabili dezake eta ondoren aisialdi moduan disfrutatu.

            11:00tatik aurrera igerilekua aisialdiko jardunera irekiko da.

            Txanden artean 30 minutuko tartea utziko da desinfekzio lanak burutzeko, bai igerilekuan zein komunetan.

            Txanda bukatzeko 10 minutu falta direnean erabiltzaileak uretatik irten beharko dira beharrezko prestaketak hasi eta orduan instalaziotik irtetzeko.

            Txandetan zehar megafoniaz erabiltzaileei mezu desberdinak emango zaizkie beharrezko neurriak eta gomendioak gogoratuz.

-Kiroldegiko igerilekura aisialdiko jardunera datozen erabiltzaileak (11:00tatik aurrera),   ohikoa ez den eta egoeraren ondorioz egokituko den sarrera batetik izango dute sarbidea. Hain zuzen ere, ohiko sarreraren ezkerretara dagoen erabilera anitzeko espazioa egokituko da igerilekurako sarbide berri bezala. . Bertan, baliabide desberdinak jarriko dira itxarote gune segurua bihurtu dadin erabiltzaileen artean segurtasun tartea mantenduz. Erabiltzaileak bere txanda hasi baino 20 minutu lehenago hurbildu ahal izango dira Musakolako kiroldegira.

- Gune berdean erabiltzaileen arteko bi metrotako segurtasun distantzia bermatuko duen banaketa espaziala emango da lurrean seinaleak egin eta espazioak mugatuz.

- Instalazioetara sartzeko ez da tornurik izango eta beraz, ez da hatz markarik ezta txartelik erabiliko. Aurretiazko hitzordua hartuta dagoenez itxaron gunean harreragileari izen abizenak eman beharko zaizkio.

- Instalazio barruan, kalean bezala, erabiltzaileek bi metrotako distantzia mantendu beharko dute beste pertsonekiko. Horrez gain, igarotze guneetan erabiltzaileak ezingo dira gelditu ezta beste erabiltzaileekin elkarrizketarik izan igarotze guneak ez oztopatzeko. Igerilekuko hondartza gunea (igerileku inguruko gunea), igarotze gunea izango da eta ezingo da bertan geldi-aldirik burutu

- Garbitu eta desinfektatzeko baliabideak. Erabiltzaileek instalaziora sartzean eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa izango dute eskuragarri. Instalazio sarreran zapaten oin zolak desinfektatzeko alfonbrak jarriko dira eta une oro komunetan xaboia izatea bermatuko da.

- Behin instalaziora sartu eta erabiltzailearen bi orduko erabilera denboran, erabiltzailea ezingo da instalaziotik irten eta berriz bueltatu.

- Instalazio barruan erabiltzaileek adierazitako noranzkoak jarraitu beharko dituzte eta sortarazten diren gurutzetan markatutako lehentasunak jarraitu.

- Behin igerilekuko gunean, ezingo dira bertan kaleko oinetakoak erabili, kaleko oinetakoak ordezkatu beharko dira bertan erabiliko diren txankleta edo bestelako oinetako egokirekin.

- Aldagelak ezingo dira erabili. Ez dira erabilgarri egongo aldagelak, bertako dutxak ezta ile lehorgailuak..

- Erabiltzaile bakoitzak bere ondasunak gorde beharko ditu berari egokitutako tartean eta bestelako erabiltzaileengandik bi metrotako segurtasun tartea mantenduz.

- Takilak ez dira erabilgarri izango.

- Ez da kiosko zerbitzurik emango. Ez da kioskorik irekiko ezta kiroldegi harreran kokatuta izaten den edari eta janari makinarik izango. Beraz, oso garrantzitsua da erabiltzaile bakoitzak bere edaria ekartzea. Gomendagarria da erabiltzaile bakoitzak bere botila ekartzea eta bestelako erabiltzaileek ez ukitu ezta erabiltzea.

- Komunak erabilgarri egongo dira. Komunen erabilera txandakatua izan behar du, hau da, pertsona bakarra egon daiteke komun barruan. Bi pertsona sartu ahal dira komunean aldi berean, bietako batek ezinbesteko baldin badu bigarrenaren laguntza. Norbait komuna erabiltzeko itxaroten egongo balitz, bi metrotako distantzia mantendu beharko du beste erabiltzaileari lehentasuna emanez komunetik irtetzeko. Gomendatzen da komuneko konketetan ur botilarik ez betetzea, konketak eskuak garbitzeko baino ez dira erabiliko.

- Debekatuta dago komunak aldagela gisa erabiltzea.

-Derrigorrezkoa da uretara sartu aurretik, igerilekuko sarreretan dauden dutxetan dutxatzea.

- Txapoteo igerilekuaren erabilera 5 urtetik beherako umeentzako mugatuko da. Gomendatzen da hauen ardura izango duten guraso zein pertsona heldua bat baino ez izatea txapoteo igerilekuan.

-Gune berdean, igerilekuko hondartzan zein uretan, ezingo da korrikan, baloian, pilotan, paletan, ur-puxiketan edo antzeko jolasetan aritu.

-Erabiltzaileak hamakak eta etzaulkiak sartzea onartuko da, hala ere, bakoitzak berea eraman eta ekarri beharko du, ez dira bertan jasoko. Kanpin-denda borobil formadun itzalkinak onartzen dira baldin eta ez badira iltzeekin belarretara lotzen. Kasu guztietan, hamaka, etzaulki edota kanpin-denda borobilen kasuetan, erabiltzaile bakoitzari egokitutako gunean kokatu beharko dira beste erailtzaileengandik 2 metrotako distantziara. Azken hau bermatzerik ez balego, ezingo litzake hauen erabilerarik egin.

- Ez da gomendatzen haurren aulkiak instalaziora sartzea, beharrezkoak baldin badira, erabiltzaileari egokitutako gune barruan kokatu beharko dira beste erailtzaileengandik 2 metrotako distantzia bermatuz.

- Kanpoko igerilekuko gunean ez da zabor ontzirik izango. Erabiltzaile bakoitzak bertan sortutako zaborra poltsa batean sartu beharko du (bakoitzak bere poltsa ekarri behar du etxetik), hau itxi eta instalazio kanpoan helburu honetarako egokituko den zabor ontzian bota beharko du zaborra.

- Behin etxera bueltatzean, gomendatzen da igerilekuan erabilitako bainu jantzi eta toallak garbigailuan garbitzea.