Musakolako kiroldegian igerilekuko beiratea urtarrilaren 28an hasiko dira jartzen

2021/01/19
Card image cap
Abenduan egin zen bezala, urtarrilean ez zaie kuotarik kobratuko Musakola kiroldegiko hezeguneko bazkideei

Urriaren 21eko haize bortitzak kalte ugari eragin zuen herrian. Horien artean, Musakolako kiroldegian igerilekuko beiratea jausi zen. Ordutik, udalak lan batzuk tramitatu ditu zerbitzua ahalik eta lasterren berrezartzeko: peritu azterketa, aseguruaren txostena, konponketaren zehaztapena eta lanen esleipena.

Azaroan, udalak konponketa lanen aurrekontua eskatu zion hemengo enpresa bati. Enpresak aurrekontua bidali zuen, eta konpromisoa hartu zuen lanak hilabeteko epean egiteko. Udalak lanen kostuaren aurrerapen bat tramitatu zuen, abal bidez bermatua, materiala erosteko.

Enpresak abenduaren erdialdean jakinarazi zuen exekuzioa abenduaren amaierara arte atzeratuko zela, eta jakinarazi zuen beiratea urtarrilaren 11n hasiko zela jartzen. Azkenik, hornitzaileen atzerapenak direla eta, lanak urtarrilaren 28ra arte atzeratu dituzte.

Udalak konpromisoa hartu du zerbitzua lehenbailehen berrezartzeko, eta barkamena eskatu die herritarrei zerbitzurik ez izateagatik. Ildo horretan, abenduan egin zen bezala, urtarrilean ez zaie kuotarik kobratuko Musakola kiroldegiko hezeguneko bazkideei.