Musakolako Jubilatu Etxeko taberna ustiatzeko lehiaketa deitu du Udalak

2014/05/23
Card image cap
Interesatuek ekainaren 7ra arteko epea dute izena emateko

Arrasateko udalak, Musakolako Jubilatuen Etxearen jabeak, lehiaketa publikoa deitu du kontzesio administratiboa emateko; horren arabera, hor dagoen taberna erabiltzea eta ustiatzea baimentzen dio kontzesionarioari.

Kontzesioaren epea urtebetekoa izango da, eta beste urte batez luzatu ahal izango da, gehienez ere lau izan arte. 

Izen-ematea  BAZ-en egingo da  honako eskaera hau aurkeztuz.

Argibide gehiago