Musakolako igerilekua zapatuan, otsailak 6, irekiko da

2021/02/05
Card image cap
Joan den urtarrilaren 26an ekin zitzaien beiratea berrezartzeko lanei. Eremua behin atonduta, udala ohiko eskaintza ematen hasiko da Musakolako kiroldegian.

Musakolako igerilekua prest izango da erabilerarako zapatu honetatik aurrera, otsailak 6. Joan den urtarrilaren 26an ekin zitzaien beiratea berrezartzeko lanei, azaroko haizeteak eraitsi ostean. Eremua behin atonduta, udala ohiko eskaintza ematen hasiko da Musakolako kiroldegian.

Igerilekua erabiltzeko hitzordua hartzea derrigorrezkoa izango da, eta erabiltzaile bakoitzak igerian egin ahalko du egunero ordubetez. Hitzordua 48 orduko aurrerapenaz hartu ahalko da, bai telefonoz zein webgunearen bitartez.

Hitzordua hartu eta erabiltzailea ezin bada etorri kiroldegira, deitu edoa web orritik bertan behera utzi beharko du hitzordua, horrela beste erabiltzaile batek izango du aukera igerilekura etortzeko. Erabiltzaile batek huts egiten badu hiru hitzordutan, ezingo da igerilekura itzuli aste osoan. Aurretik zegoen antolamendu berdina mantenduko da, erabiltzaileak ordubeteko hitzordua hartuko du, eta ordu horren barnean aldagelan pasatutako denbora eta igerilekukoa batu beharko dira. Maskararen erabilera derrigorrezkoa denez, aldagelatik igerilekuraino ere maskara jarrita eraman beharko da.