Udalak LED luminariak jarriko ditu Musakolan Erretirodunen plazako argiztapena hobetu eta jasangarriago bilakatzeko

2020/10/06
Card image cap
4.000 argi puntutik 2.600 argi puntutan LED luminariak

Arrasateko Udalak Erretirodunen plazako argiztapena hobetuko du. Horrela, Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko 2. Planaren (IDAE) barruan ezarritako argiteria osatuko da: 10 m-ko farola bat ordeztu eta bertan 4 proiektore ipiniko dira. Muntaia udal lantaldeak egingo du. Aurrekontua 6.025,80 euro da (BEZa barne).

Gaur egun, Arrasaten dauden 4.000 argi puntutik 2.600 LED luminariak dira jada. Led luminariek energia aurreztea ekarri dute; gainerako bonbillen aldean kontsumoa % 88 txikiagoa da, eta beren bizitza luzeagoa (ohikoena baino hiru aldiz handiagoa). Gainera, argiztapenak hobera egin du.