Musakola kiroldegirako harrerako langile bat kontratatzeko hautaketa prozesua
2015/11/02Lanpostua ‘administrazioko Informazio eta tramitazio agente’ bati dagokio eta, aurreikusitakoaren arabera, lau urtez luzatuko da kontratua, %75eko jardunaz. Izenak ostiralera arte (azaroak 6) eman daitezke
Arrasateko udalak lan-kontratu bat egingo du, errelebuzko modalitatean, 4 urteko iraupena izan dezakeena, Musakolako kirodegiko harrera-lekuan aritzeko.
Kontratuaren helburua Musakola kiroldegiko harrerako langile bat ordezkatzea izango da, %75eko jardunean, hura erretiro partzialaz egongo den lau urteotan.
Bete beharreko lanpostua ‘Administrazioko Informazio eta Tramitazioa Agente’arena da.
Egingo den hautaketa prozesuaren oinarri-arauak HEMEN kontsulta daitezke.
Izena emateko epea ostirale honetan (azaroak 6) amaituko da.