Musakola jubilatu etxearen taberna aretoa ustiatzeko lehiaketa publikoa
2010/11/11Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 22an bukatuko da
Arrasateko Udalak, Musakola Jubilatuen Etxearen jabea, lehiaketa publikoa deitu du kontzesio administratiboa emateko; horren arabera, hor dagoen taberna-aretoa erabiltzea eta ustiatzea baimentzen zaio kontzesionarioari.
BAZen aurkeztu behar dira proposamenak azaroaren 11tik 22ra bitartean.