"Munduko arrozak" Arrasaten, uztailaren 13an

2019/06/03
Card image cap
“Munduko Arrozak” Euskal Herriko hainbat herrietan aspaldian egiten den jaia da eta aurten Arrasaten bigarren aldiz egingo da, uztailaren 13an, larunbata, Seber Altube plazan. Arrasateko elkarte eta eragile desberdinekin batera antolatutako jaia da.

Jai honen helburua, Arrasaten bizi den biztanleriaren jatorriko kultura bistaratzea da, herrialde desberdinetako kulturaren erakusgarri izatea eta gizartearen parte hartzea, elkarrekiko erlazioak eta integrazioa normaltasunez sustatzea, espazioak konpartituz, elkarbizitza bultzatuz eta gure herrietako kultura anitzen aberastasuna aitortuz eta gozatuz.

Arroza, kultura guztiok batzen gaituen elementu komunak eta honen prestaketa modu anitzak, nahasketak, koloreak, zaporeak … gure herrien unibertsaltasuna, aniztasuna eta aberastasuna irudikatzeko sinbolo aproposa iruditu zaigu. Beraz, batzen gaituenetik abiatuta, elkar ezagutzatik  elkar aitortzara, “Munduko Arrozak” bizikidetza positibo bat aldarrikatzeko jaia izango dugu.

Munduko txoko desberdinetako sukaldaritzaren bueltan izango da festa. Taldeka plater desberdinak prestatuko ditugu, gure “sekretutxoak” eta esperientziak partekatu al izango ditugu eta ondoren, denok elkarrekin, plater guzti horiek dastatu eta  gozatzeko aukera izango dugu.

Jaia girotzeko, gure herrian bizi diren herritarren kultura desberdinen erritmoak entzun ahal izango ditugu, eta haurrek, aniztasuna eta bizikidetza nola irudikatzen duten azaltzeko, mural kolektibo batean parte hartzeko aukera izango dute.

 

Parte hartzeko baldintzak

  1. Izen ematea taldeka egin behar da. (Banakako izenik balego, jaiaren egunean bertan, aurrez sortutako talderen baten sartzen saiatuko ginatekeen )
  2. Taldeak gutxienez 5 eta gehienez 10 pertsonez osatuta egon behar dira.
  3. Talde bakoitzak arduradun bat izendatu beharko du.
  4. Ekainaren 17an, astelehena, arratsaldeko 18:30ean, parte hartzaileekin bilera informatibo bat egingo dugu Kulturateko Jokin Zaitegi gelan.
  5. Antolatzaileek sutegiak jarriko dituzte. Talde bakoitzak sutegi 1 edo 2 beharko dituen adierazi beharko du.
  6. Jaiaren egunean bertan, talde bakoitzari, osagaietarako, 20€ko diru laguntza emango zaio.
  7. Talde bakoitzak erabiliko dituen osagaiak eta janaria prestatzeko tresneria (lapiko, paella-ontzi, burruntzali, koilara handi, sardexkak, labanak …)  ekarri beharko ditu.
  8. Izena ematean, talde bakoitzari zenbaki bat egokituko zaio, jaiaren egunean, janaria prestatzeko, bere mahaia identifikatu dezan.

 

Izen ematea:

  1. Taldeko arduradunaren izen, abizen, jatorria, adina eta telefono zenbakia eman beharko dira.
  2. Taldeko partaideen kopurua eta sutegi kopurua (2 gehienez) adierazi beharko da.
  3. Izena emateko azken eguna uztailaren 5a, ostirala, izango da.
  4. Izena emateko:
    1. Udaletxeko web gunean : www.arrasate.eus/izen-ematea  
  5. Informazio gehiagorako edo zalantzak argitzeko telefono honetan:
    1. Goiz eta arratsaldez: 943 79 83 70 (Jasone)

 

Eguna borobiltzeko, egitarau aparta prestatuta dago:

10:30-11:00_ SUTEGIEN BANAKETA / ADJUDICACIÓN DE FUEGOS ( SEBER ALTUBE PLAZA )

11:00etatik aurrera SUKALDATZEN HASI / COMENZAR A COCINAR

11:00-14:00 BIZIKIDETZAREN HAURREN MURAL KOLEKTIBOA / MURAL COLECTIVO DE LA CONVIVENCIA PARA NIÑOS

12:00-13:00 MUSIKAZ KALEAK GIROTZEN / AMBIENTANDO LAS CALLES CON MÚSICA

ARBOLAPETA: NIKARAGUAKO TALDEA / GRUPO NICARAGÜENSE

HERRIKO PLAZA: HONDURASEKO BIBOLIN JOLEA / VIOLINISTA HONDUREÑO

BITERI PLAZA: SENEGAL-GANBIA TALDEA / GRUPO SENEGAL-GAMBIA

12:00-14:00 HENNA TAILERRA / TALLER DE HENNA

13:00-14:00 SEBERO MUSIKA TALDEEN BILGUNE / ENCUENTRO DE LOS GRUPOS MUSICALES EN SEBERO

14:30 MUNDUKO ARROZEN DASTAKETA / DEGUSTACIÓN DE ARROCES DEL MUNDO

ZATOZ!!!

LAGUN ARTEAN ETA JAI GIROAN,

ARROZAK BATUKO GAITUEN EGUN EDER BATEZ GOZATZERA!!!