Mugikortasunak 133.000 euroko ekarpena egin du, Oñatiko, Arrasateko eta Bergarako udalekin hitzarmena sinatuta, San Prudentzio-Elorregiko nodo intermodala hobetzeko
2023/03/22Rafaela Romero, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatua: “Azpiegiturak asmatzea eta gauzatzea lehen urrats positiboa da beti, baina gero mantendu egin behar dira, irisgarriak eta kalitatekoak izan daitezen. Garraio publikoko sare ona dago, baina ezinbestekoa da pixkanaka hobetzea, bai zerbitzua eskaintzeari dagokionez, bai sare hori (kasu honetan, Lurraldebus) zerbitzua ematen duten azpiegiturak hobetzeari dagokionez, erabiltzaileentzat eta langileentzat espazio intermodal hau den bezala”.
Izaro Elorza, Oñatiko alkatea: Azken urteotan, lan nekeza egin dugu Oñatiko Udalean, komunak instalatzeko eta azpiegiturak hobetzeko (irisgarritasuna, argiztapena…) proiektu bat aktibatu eta diseinatzeko, erakundeen arteko lankidetza sustatuz, geldialdiak hiru udal eta Aldundia hartzen baititu barne. Konpromiso horixe hartu genuen Oñatiko Udalean; eta horretarako egin dugu. Egia da hainbat erakunderen arteko lankidetzaren beharrak prozesua luzatu duela, baina San Prudentzio-Elorregiren hobekuntzarako proiektua iritsi da”.
Maria Ubarretxena, Arrasateko alkatea: “Arrasateko partaidetzazko aurrekontuetan eskaera handiena eragin zuen proiektuetako bati erantzuten diogu. Komun publiko bat eta gainerako zerbitzuak instalatzeak eragingo du ingurune horren erabilera eta gozamena hobetzea eta seguruagoa egitea. Hiru udalerrien (Oñati, Bergara eta Arrasate) eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko lankidetza funtsezkoa izan da azpiegitura aurrera eramateko, Lurraldebus zerbitzuaren erabiltzaileen eta herritarren bizi kalitatea nabarmen hobetuko baitu”.
Gorka Artola, alcalde de Bergara: “Oraingoan eragiten den eremua Bergarako lurretatik kanpo egonda ere, erakunde publiko bezala, badagokigu herritarrei ahalik eta zerbitzurik onenak bermatzea eta Elorregiren elkargune natural horregatik, gure ahalmenetik erantzun diogu herritarren eskaera honi. Erakundeen arteko elkarlana ez da beti erraza izaten eta oraingoan ere izan ditu bere korapiloak, baina seguru nago eremu honetan ez dela elkarlanean aurrera eramango den azken proiektua, eremuaren izaerari begira eta guztiontzat ezagun diren beharrak izanda aurrera begira gaurkoa lehen pausoa izatea espero dut eta”.
Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatu Rafi Romerok, eta Oñatiko alkate Izaro Elorzak eta Arrasateko alkate Maria Ubarretxenak, hurrenez hurren, eta Bergarako alkate Gorka Artolak hitzarmena sinatu dute gaur, San Prudentzio-Elorregin Debagoieneko Lurraldebusen garraio publikoaren gune estrategikoa den nodo intermodalaren azpiegiturak nabarmen hobetzeko.
Hitzarmen horren ondorioz, markesina berri eta moderno bat instalatuko da, komuna barne, bizikletentzako aparkalekua eta argi instalazio hobetua barne, azpiegituraren inguruneari segurtasun handiagoa emango diona. Aurrekontua 222.000 eurokoa izango da, mugikortasuneko foru kutxek % 60an hartuko dute beren gain eta gainerako % 40a Oñatiko, Arrasateko eta Bergarako udalen artean banatuko da. Proiektua gauzatzeko epea 12 astekoa da, gutxi gorabehera.
Rafaela Romeroren hitzetan, “azpiegiturak asmatzea eta gauzatzea lehen urrats positiboa da beti, baina gero mantendu egin behar dira, eskuragarriak eta kalitatekoak izan daitezen. Garraio publikoko sare ona dago, baina ezinbestekoa da pixkanaka hobetzea, bai zerbitzua eskaintzeari dagokionez, bai sare hori (kasu honetan, Lurraldebus) zerbitzua ematen duten azpiegiturak hobetzeari dagokionez, erabiltzaileentzat eta langileentzat espazio intermodal hau den bezala”.
Oñatiko Udala arduratu da proiektua idazteaz eta obrak lizitatzeaz, eta, gainera, foru erakundearen eta Arrasateko eta Bergarako udalen arteko solaskidea izan da. Oñatiko alkate Izaro Elorzak nabarmendu du “Oñatiko Udalak lan handia egin duela komunak jartzeko eta azpiegiturak hobetzeko (irisgarritasuna, argiztapena) proiektu bat aktibatu eta diseinatzeko, erakundeen arteko lankidetza bultzatuz, geldialdiak hiru udal eta aldundia hartzen baititu bere baitan. Konpromiso hori hartu genuen Oñatiko Udalean. Eta horretarako lan egin dugu. Egia da hainbat erakunderen arteko lankidetzaren beharrak prozesua luzatu duela, baina San Prudentzio-Elorregiren hobekuntzarako proiektua iritsi da”.
Bestalde, Arrasateko alkate Maria Ubarretxenak honako hau adierazi du: “Arrasateko partaidetzazko aurrekontuetan eskaera handiena eragin zuen proiektuetako bati erantzuten diogu. Komun publiko bat eta gainerako zerbitzuak instalatzeak ingurune horren erabilera eta gozamena hobetzea eta seguruagoa egitea eragingo du. Hiru udalerrien (Oñati, Bergara eta Arrasate) eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko lankidetza funtsezkoa izan da azpiegitura hori aurrera eramateko, Lurraldebus zerbitzuaren erabiltzaileen eta herritarren bizi kalitatea nabarmen hobetuko baitu”.
Bergarako alkateak, Gorka Artola: “Oraingoan eragiten den eremua Bergarako lurretatik kanpo egonda ere, erakunde publiko bezala, badagokigu herritarroi ahalik eta zerbitzurik onenak bermatzea eta Elorregiren elkargune natural horregatik, gure ahalmenetik erantzun diogu herritarren eskaera honi. Erakundeen arteko elkarlana ez da beti erraza izaten eta oraingoan ere izan ditu bere korapiloak, baina seguru nago eremu honetan ez dela elkarlanean aurrera eramango den azken proiektua, eremuaren izaerari begira eta guztiontzat ezagun diren beharrak izanda aurrera begira gaurkoa lehen pausoa izatea espero dut eta”.
Azpiegitura berritua eta zerbitzu hobearekin
Markesina berriak 56 m2-ko azalera hartuko du, eta espaloiaren gutxieneko zabalera bi metrokoa izango da. Komuna instalatzea izan da proiektua formulatzeko erronka nagusietako bat, ur hornidurarako zailtasunak direla eta. Horregatik, behin-behineko komun kimiko bat jarriko da, komun zerbitzu autogarbigarri baterako prestatutako azpiegiturarekin.
Bizikletentzako aparkalekuak eta markesinari berari lau puntu nagusitan atxikitako zortzi argiztapen fokuek, bai eta gune bat prestatzeak ere informazio pantaila baten bidez ordutegiak eta autobusen kokapena informatzeko, erabiltzaileei zerbitzu hobea emango dieten beste hobekuntza batzuk ekarriko dituzte.
Rafaela Romero diputatuak gaineratu du: "Ez dut aukera pasatzen utzi nahi Oñatiko, Arrasateko eta Bergarako alkateei eskerrak emateko, adostasunagatik eta politika herritarren zerbitzurako tresna bihurtzeagatik. Lau erakunde – hiru udal eta aldundia – ados jarri gara Debagoieneko herritarrentzat beharrezkoa den zerbitzu publiko bat irabazteko”.